Oiartzungo Bertso Astea maiatzaren 1etik 8ra
2009-04-29 11:25 BertsolaritzeaHerriko bi ikastetxeetan hezkuntza arautuan bertsolaritzea lantzeaz gan, eskolaz kanpoko ekintza moduan aukeratzen dabe ume askok. Gustuko dabenek aurrera be hobetzen jarraitzeko eskolarik ez jake falta. Ikasten hasi barri diranak eta bertsotan urte mordoa daroezan bertsolariak, danetarik dago Oiartzunen.
Dokumentazino eta Eduki Digitalen Kudeaketearen II. Jardunaldiak gaur eta bihar EHUko Leioako campusean
2009-04-29 10:43Dokumentazinoaren arloa eraldaketa garrantzitsuak nabaritzen ari da edukien digitalizazinoaren eta Sarean jartearen ondorioz, horixe baita informazinoa zabaltzeko, gordeteko eta konsultetako modurik onena. Aldi berean, Interneteko edukiak gordeteko beharra sortzen da, eta enpresetan, aldaketak informazinoaren prozesu guztietan igarten dira.
'Haizea alde baita', Herri Urrats'09 Bidarteko ikastolea egiteko
2009-04-29 10:24 Euskerea berbagai Maiatzaren 10ean, Senperen da hitzorduaBidarten ikastolea zabaltzeko batu nahi dau aurten dirua Herri Urratsek, Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako ikastolen aldeko XVI. jaialdiak. Hain zuzen, Bidarteko herritar batek lurra itxita egingo dabe han ikastolea. Edozelan be, Ortzaizekoa (Behe Nafarroa) barritzeko be erabiliko dabe dirua.
Kide kooperatibeak Indiako lantegia inaugurau dau
2009-04-28 18:04 Euskaldunak munduanKide kooperatibeak 2008an 25 miloe euro baino gehiago fakturau eban, eta panel eta ate isolatzaileak produziduten ditu, baita hotz-ekipamendu komertzialak be. Horrezaz gan, liderra da Espainian nekazaritza-elikadurako hotz-kameren sektorean. Frantzian eta Portugalen filialak daukaz, eta orain nazinoartekotze proiektu handinahi batean sartuta dago.
Bizkaiko Txakolinaren miloe bat litro baino gehiago produzidu dira 2008ko uztan
2009-04-28 15:03 Jan edanakNekazaritzako foru diputadu Irene Pardok produkzino-ahalmena handitu izana goraipatu dau, 1.073.535 litro lortu baitira. Ardaoaren ezaugarriei jagokenez, 'ardao usaintsuak, finak eta ondo egituratuak' dirala nabarmendu dau.
Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus nagusi astegoienean
2009-04-28 10:36 BertsolaritzeaZapatu gauean Osinalde Sariketako finala be jokatu zan eta Maddalen Arzallusek irabazi eban. Entzuleen gustoko bertsolaria Mikel Artola izan zan eta bertso onenaren saria, barriz, Miren Amuriza bizkaitarrak eroan eban.
Break On Stage 2009 Bilbon, Europako Aretoko Breakdance Lehiaketea eta kale kulturen mostra
2009-04-27 18:13 KultureaVIII. Break On Stage Jaialdiak Europa mailan dagozan kale kultur adierazpenak jaso eta Bilboko Kasillan eszenaratuko ditu maiatzaren 2an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.
Euskadiko Filmategiaren artxibategia nabarmen hazi zan 2008an
2009-04-27 18:11Euskadiko Filmategiaren 30 urteko historian, 2008. urtean hazkunderik handiena izan dau, 700.000 metro gehiago jaso ziran-eta Filmategian. Batez be, derrigorrez egin beharreko gordailuak, borondatezkoak eta banaketa komertzialaren ondoren egindakoak izan ziran.
Bilboko Udalak auzoetako dobako bisita gidatuen azken edizinoa abiarazoko dau
2009-04-27 15:43Aurreko edizinoetan bezela, dobakoak izango dira bisita gidatuak, baina interesauta dagoanak aurrez egin beharko dau bere erreserbea 94 4356036 telefonoan (9:00etatik 13:00etara). Egitaraua maiatzaren 9tik bagilaren 19ra antolatu da, eguenetik domekara eta goizez zein arratsaldez.
Nontzefilmak lehiaketan parte hartuko daben filmak aukeratu ditue
2009-04-27 15:24 BarriakMaiatzaren 9an Bilboko Zine Fantastikoaren barruan pantailaratuko diran Nontzefilmak lehiaketako lanak aukeratu barri ditue. Filmak arlo bitan sailkatu ditue, Animazinoa batetik eta Zinema bestetik.
Kontseiluak, egoerea edozein izanda be, normalizazinoan pauso bat harago joateko konpromisoa berretsi dau
2009-04-27 14:18 Euskerea berbagai'EAEn emongo dan gobernu aldaketeari begira, argi itxi nahi dogu, guk, normalizazinoan aurrera pausoak emoteko helburu argia dogula eta sortzen dan egoerea edozein dala be, geureari eutsiko deutsagu, atzera pausorik onartu barik' adierazo dau Xabier Mendigurenek.
Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin dabe Gasteizen
2009-04-27 11:09 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun-ekitaldia Gasteizen egin dabe, Arabako Foru Aldundiaren jauregian. 2008an, Iruñean egin zan XVI. Nazinoarteko Biltzarragaz, Akademiak hasierea emon eutson urteurrenaren ospakizunei. Gasteizen izan dan ekitaldiaren ostean, datozan hilabeteotan gainontzeko lurraldeetan be ospatuko dau Euskaltzaindiak bere urtemugea.
Bizkaiko Aldundiak 'Orientabidea' webgunea sortu dau, gazteei prestakuntza biderik egokienari buruzko aholkuak emoteko
2009-04-27 10:28BFAko Lan eta Trebakuntza SailaK Orientabidea webgunea diseinau dau prestakuntza bideak bilatzeko asmoz. Baliabide honen helburua 16 urteko gazteen, gurasoen eta hezitzaileen zalantzak argitzea da, aholku bila dabilen gaztearen asmoakaz hobeto egokitzen diran prestakuntza bideak aukeratzeari jagokonez.
Euskal Filmategiak 'Bertsolaris, poetas populares vascos' (1967) filma aurkeztu dau Donostian
2009-04-24 15:50 BarriakDokumental honetan Pio Caro Baroja zuzendariak bertsolariari eta bertsolaritzeari sustraitik zuzen-zuzen heldu nahi izan eutson, garaiko bertsozale, ikertzaile eta bertso munduaren inguruan mobiduten ziranen eretxiak jasoz.
The Kluba, Skalariak gogoratzeko aukera bikaina
2009-04-24 15:38 MusikeaRock & Roll 50 eta Ska musikea buztartu eta The Kluba izeneko taldea disko barriagaz jatorku, sasoi bateko Skalariak taldeko Juantxu buru dala. 'Skalariak taldearen jarraipena da, baina ikutu barriakaz gatoz, 50. hamarkadako estiloak buztartzeaz gan, kontrabaxuaren edota bateriaren pisuak bere nortasuna emoten deutso egiten dogun musikeari', azaldu dau Juantxuk.
Bizkaidatz sariketearen bigarren edizinoa martxan dago
2009-04-24 12:39 kulturbizUnai Elorriaga idazle euskaldun ezagunak euskerazko istorioaren hasierea egin dau eta Maria Eugenia Salaverrik gaztelaniazko istorioarena; ondoren, lehiaketan parte hartzen dabenek istorioak jarraitu eta osotu behar ditue. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 4an amaituko da.
Herrien arteko IV. Berba Probak Mungian
2009-04-24 11:55 Bertsolaritzea‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 9an Herrien arteko IV. Berba Probak egingo dira. Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen hirugarren edizinoa da aurtengoa. Izena emoteko epea apirilaren 26an amaituko da (berbaprobak@gmail.com).
Euskal Herria Zuzenean barrikuntza ugarigaz helduko da Heletara
2009-04-24 11:36 MusikeaEuskal Herria Zuzenean jaialdia garagarrilaren 3, 4, eta 5ean egingo da Heletan. Kokalekua ez da jaialdiak ekarriko dauen barrikuntza bakarra; kontzertuez gan, aurten bestelako ikuskizun ugari izango dira.
'Labayru Hiztegia' eta 'Diccionario Labayru' sarean dagoz honezkero
2009-04-24 11:22Aurrerantzean, guztion eskura egongo dira Labayru Ikastegiaren webgune barriztauan Labayru Hiztegia eta Diccionario Labayru hiztegien bersino digitalak. Edozein kontsulta egiteko, nahikoa dozue www.labayru.org helbidera jo eta bertan Hiztegia online irudiaren gainean klik egitea.
Sortzen Ikasbatuaz alkarteak euskal eskola publiko barriaren aldeko jaia antolatu dau Aian maiatzaren 3rako
2009-04-24 10:50'Euskerea eta euskal kulturatik abiatuta mundu oso bati zabaltzen jakon' euskal eskola publiko barria aldarrikatuko dau alkarteak, 'parte-hartzailea, integratzailea, hezkidetzan eta bardintasunean oinarritua'.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...