Udal euskaltegiek hasierea emon deutsie 2011-12 ikasturteari

Bizkaie! 2011-09-08 15:14   Euskerea berbagai

HABEko zuzendari Iñaki Uribek ondokoa adierazo dau: Abagune ekonomiko gogorrean egon arren, bai Kultura Sailaren eta bai Hizkuntza Polikarako Sailordetzearen lehentasuna da euskalduntze eta alfabetatzera bideratzen dan diru-partideari ahal den neurrian eustea.

EAEko udal euskaltegiek 2011-12 ikasturtearen aurkezpena egin dabe EUDELeko egoitza nagusian, Bilbon. Bertaratutakoen artean udaletako arduradun politikoak eta udal euskaltegietako zuzendariak egon dira. Aurkezpen-saioan, EUDEL, Eusko Jaurlaritza eta Udal Euskaltegietako zuzendarien ordezkariak izan dira.

EUDELen ordezkaritzeak udal euskaltegietako profesionalek egiten daben lanaren autortza egin dabe, azpimarratuz sostengua eta babesa emoten jarraituko dabela.

Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Lourdes Auzmendi ezin izan da bertaratu, eta bere ordez HABEko zuzendari Iñaki Uribek hartu dau berbea. Abagune ekonomiko gogorrean egon arren, bai Kultura Sailaren eta bai Hizkuntza Polikarako Sailordetzearen lehentasuna da euskalduntze eta alfabetatzera bideratzen dan diru-partideari ahal den neurrian eustea eta ahalik eta eragin txikiena izatea. Udal Euskaltegietako langileen lana be eskertu dau, eta ikasleak animau nahi izan ditu, matrikulau daitezan.

Udal Euskaltegietako ordezkariak hainbat datu emon ditu: EAEko 39 udal euskaltegiek 1.000.000 biztanleri zerbitzua eskaintzen deutsee; 2010-11 ikasturtean, 8.300 ikasle izan ziran, 200.000 eskola-ordu; 400 profesional dira Udal Euskaltegietan jarduten dabenak, kualifikazino handikoak. Horrezaz gan, HABEko azterketa ofizialetan, udal euskaltegietako ikasleen emoitzak nabarmendu gura izan ditu, izan be, EAEko batez bestekotik gora dagoz. Gogorarazo dau matrikulazino-aldia zabalik dagoala, eta izena emoteko epea irailaren amaierara artekoa dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu