Hiru hilebeteko abenturearen ostean, Pakea Bizkaia getxora heldu da
2011-09-08 15:54Pakea Bizkaia proiektuaren bigarren espedizinoa gaur eguerdian amaitu da. Hiru hilebetean, 8.000 milia inguru egin, makinatxu bat esperientzia bizi eta gozau eta 20 portu baino gehiago bisitau ostean, Groenlandia, Kanada, Ternua eta Azoresetatik bueltan, Unai Basurko eta bere tripulazinoa gaur eguerdian sartu dira Getxoko portuan.
Pakea Bizkaia proiektuaren bigarren espedizinoa gaur eguerdian amaitu da. Hiru hilebetean, 8.000 milia inguru egin, makinatxu bat esperientzia bizi eta gozau eta 20 portu baino gehiago bisitau ostean, Groenlandia, Kanada, Ternua eta Azoresetatik bueltan, Unai Basurko eta bere tripulazinoa gaur eguerdian sartu dira Getxoko portuan, Bizkaia Zubiaren ingurura hurreratu diranak agurtu eta gero. Aurresku batek ondoetorria emon deutse Turismoko Zuzendaria, Gabino Martínez de Arenaza, Ekonomi Sustapeneko Diputadua, Imanol Pradales eta Nerea Lupardo, Euskalteleko instituzino hartu-emonetarako zuzendaria, Getxoko Alkatea, Imanol Landa eta BBKko ordezkariak izan diran ekitaldian.
Pakea proiektua 2004an ekin eutsien zeozelan eta hasieratik helburua argia zan: belaren mundua gizartean ezagutzera emotea, holan itsasoagaz eta honi lotuta dagoan geure kultureagaz daukaguzan hartu-emonak berreskuratzeko. Era berean, proiektuaren helburu garrantzitsua gazte eta ez hain gazte diranei gainbeheran dagozan ezinbesteko baloreetan heztea da: laguntasuna, ingurumena errespetetea, itsasoa disfrutetea, bizikidetzea, familia arteko hartu-ermonak… Bide horretan, igaz ozeanoen zainketeagaz eta jasangarritasunagaz lotutako esperientziak batzen ibili ziran, besteak beste, Irlanda, Eskozia, Norvegia, Ipar Muturrean eta Danimarkan eta aurten Ternuan hiru hilebete egin ditue esperientzia eta kontaktu barrien bila. Hori guztia, espedizinoakaz elikaturiko hezkuntza proiektu propioa Bizkaiko eskola umeei eskaini ahal izateko. Horren helburuak bi dira, sentiberatzea eta parte hartzea. Alde batetik, nabigazinoa eta talde lanagaz lotutako baloreak helarazotea; eta bestetik, laguntzea gazte eta eskola-umeak jaubetu daitezan Planetan eta ozeanoetan gizakien jarduerak sorturiko eraginez.
Era berean, parte hartzea sustatu nahi da, eskola-ume eta gazteek ingurumenaren eta bertako bioaniztasunaren zaintzaren erantzukizuna garatu deiezan egunerokotasunean.
Ondo etorri Unai eta ganerakoak!!!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!