Euskera ikastaroetan izena emotea bultzatuko dabe Bilboko Udalak eta euskaltegiek
2011-09-08 11:15 Euskerea berbagaiBilbon 18 euskaltegi dagoz, uriko zortzi barrutietan banatuta, eta dagoeneko ia auzo guztiek dabe euskaltegi bat. Lan didaktiko eta profesionaltasun bikainak dira euskaltegien ezaugarririk behinenak. Ez da edozelakoa eskola-orduetatik kanpo euskerearen erabilerea bultzatzeko egiten daben ahalegina be, jarduera kulturalak, ludikoak eta jai-girokoak antolatuta
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta uriko euskaltegiek 2011-2012 ikasturtean euskera ikastaroetan matrikuletea bultzatuko dabe. Ikastarootan izena emoteko epea datorren astean hasiko da, Sabin Anuzita Saileko zinegotziak iragarri dauenez. Bere esanetan, bilbotarrek euskerea ikasteko baliabide hau bultzatu nahi dabe ekimen honen bidez. Gainera, euskaltegiak euskerea ikasteko, berba egiteko eta normalizazinorako bitarteko garrantzitsuenetakoa dirala nabarmendu dau.
2010-2011 ikasturtean 10.000tik gora lagun matrikulau ziran euskaltegietan, horreetako % 65 emakumezkoak. 16 urtetik gora, barriz, edade guztietako personak matrikuletan dira; gainera, edade-tarteen (gaztetxuak edo helduak) portzentajeak antzekoak dira. Derrigorrezko hezkuntzan lortutako maila dala-eta, azken urteetan gero eta gehiago dira euskaltegietan erdiko eta goiko mailetan hasten diranak.
Bilbon 18 euskaltegi dagoz, uriko zortzi barrutietan banatuta, eta dagoeneko ia auzo guztiek dabe euskaltegi bat. Lan didaktiko eta profesionaltasun bikainak dira euskaltegien ezaugarririk behinenak. Ez da edozelakoa eskola-orduetatik kanpo euskerearen erabilerea bultzatzeko egiten daben ahalegina be, jarduera kulturalak, ludikoak eta jai-girokoak antolatuta, azaldu dau.
Era berean, norbere kabuz ikasteko sistemea be hasi dira erabilten euskaltegien ia % 10ean, 'euskerea ikasteko tresna bat gehiago da-eta'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!