Digestino-hodietako haizeak
2009-03-30 13:00 Jan edanakJentaurrean uzkerrak edo korrokadak botaten hastea edukazino txarrekoa izateaz ganera, lotsagarri geratzeko motiboa be izan daiteke. Gizarteak ez ditu jarrera horreek onartzen. Halanda be, askotan, gatxa izaten da aguantetea, batez be aerofagia edo meteorismoa daukien personentzat.
Euskadi izan da herrialde konbidatua Pueblako (Mexiko) Kulturaniztasunaren Astean
2009-03-30 12:53 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzeak hainbat herrialdetan sustatzen dauen Euskera eta Euskal Kultura Lektoregoak ekimenak arrakasta handia izan dau Mexikon, eskaintzea zabaldu eta dagoeneko lau baitira programa hau eskaintzen daben unibersidadeak: UNAM, Iberoamericana de DF, Tecnologico de Monterrey eta Iberoamericana de Puebla.
Ipar Uribek irabazi dau Bertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketea
2009-03-30 10:34 BertsolaritzeaSariketa honetan beste sari bi be egoten dira, bata, sariketan zehar Bizkaiera egokiena erabili dauen bertsolariarentzat, eta bestea, Finalistarik Gazteenarentzat. Bada, sari honeek Lea Artibaiko Xabier Iturraspek eta Josune Aramendik irabazi ditue.
Donostiako Tabakalera zentroak webgune barria estreinau dau
2009-03-27 14:46Webgune barriak askoz be modu argiagoan eta irisgarriagoan aurkezten ditu azken urteetan Tabakalerak sortutako edukiak, oso kontuan izan baitira, era berean, erabilgarritasuna eta nabigagarritasuna.
Euskaltzaindiak euskaltzain oso izentau dau Xarles Videgain
2009-03-27 13:55 Euskerea berbagaiXarles Videgain da euskaltzain oso barria. Euskaltzaindiak Urkiolan egin dauen osoko batzarrean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko botazinoa egin eta Videgain aukeratu dabe euskaltzain, arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren.
Euskarabidea eta Cervantes Institutuaren hitzarmena euskerea eta euskal kulturea atzerrian sustatzeko
2009-03-27 11:25 Euskerea berbagaiHitzarmenari esker, argitalpenak alkarri trukatuko deutsiez bi erakundeek eta Cervantes Institutuko erabiltzaileek Euskarabidearen Mediatekan sartzeko aukerea izango dabe mundu osoan eta, beraz, euskalkien gaineko ikus-entzunezko dokumentu-funtsa konsultau ahal izango dabe Cervantes Institutuaren egoitzetatik.
47 taldek 51 antzezlan aurkeztuko ditue 2009ko Leioako Umore Azokan
2009-03-27 10:42 Kulturea Hamargarren edizino honetan, 17 ikuskizun estreinauko diraEdizino barri honetan, Leioako Umore Azokeak Euskal Herriko 16 konpainia, Estadu espainoleko 18 eta nazinoarteko beste 13 talde batuko ditu, antolatzaileek jasotako 470 proiektuetatik aukeratuak. Lau egun honeetan, 51 antzezlan ikusteko aukerea izango da horreen artean 17 estreinaldiak izango dira.
Unibersidade-ikasleen ia erdia gizarte-zientzietan eta zuzenbidean matrikulau zan 2007-2008 ikasturtean EAEn
2009-03-26 14:23Joan dan ikasturtean, 65.101 ikasle matrikulau ziran guztira EAEko unibersidadeetan, eta euren arteko % 47 arlo sozial eta juridikoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko ikastaroaren aldean, matrikulazinoak % 2 gitxiago izan ziran, azken 13 urteetako jokereari eutsiz.
Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau Zirkuituak Bilbon
2009-03-26 11:58 KultureaAugusto Boal brasildarrak idatzitako manifestuan, egunerokotasunean antzerkiak dauen lekuaz hausnartzen dau, goizeko kafe orduko momentutik hasi eta Senatuko saioetaraino, eta zer esanik ez batzuen aurrezpenetatik 'fikzino hutsa bilakatu dan' diruaren 'antzezpen txarraren enreduetaraino' doan krisian.
Ipar Uribe eta Lea Artibairen arteko lehia gaur Bilbon
2009-03-26 10:34 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketako finala gaur, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerea dobanekoa izango da.
Tuteran dana prest Korrika 16 hasteko
2009-03-26 10:03 Euskerea berbagaiLehenengo kilometroan, Alizia Iribarren Tuterako AEK-ko irakasleak eroango dau lekukoa. Korrikak euskerara etorri edo itzuli diranak omentzen ditu aurten eta Iribarren da horreen eredu argietako bat. Elizondon familia euskaldun batean jaioa, Tuterara bizitera joan behar izan eban familiagaz hamar urte zituanean, eta han galdu eban ama hizkuntzea.
Irati Jimenezek bere lehenengo nobela luzea, 'Nora ez dakizun hori', argitaratu dau
2009-03-25 14:35 KultureaBertan Bera gernikarrek lehenengo disko laburra argitaratu dabe
2009-03-25 13:01 MusikeaHonezkero kalean dago Bertan Bera boskotearen lehenengo disko laburra: 'Etenik Gabeko Bidean'. Lagun arteko giroan aurkeztu dau taldeak lan barria Gernikako Iparragirre Musika Elkarteko egoitzan.
Euskaltzaindiak euskaltzain barria izentauko dau bihar
2009-03-25 12:45 Euskerea berbagaiBihar, martiak 26, osoko batzarra egingo dau Euskaltzaindiak Urkiolan. Batzar horretan, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko hautagaia bozkatuko dabe euskaltzainek. Zezeilaren 27an, Donostian egindako osoko bilkuran, Xarles Videgain proponidu zan Peillenen lekua beteteko.
Eudelek udal agintariei zuzendutako 'Barnetegi Teknologikoa' egin dau
2009-03-25 11:10Helburua udaletako 12 karguduni Interneten eta teknologia barrien ganeko preparazinoa eskaintzea izan da, horretarako dispositibo teknologikoak erabilita. Barnetegia Zeanuriko Etxegana Hotelean egin da.
Euskal etxeei zuzendutako diru-laguntzinoak eskatzeko epea apirilaren 1ean zabalduko da
2009-03-25 10:04 Euskaldunak munduanDiasporako euskal etxe eta alkarteei zuzendutako diru-laguntzinoen deialdiak martiaren 31n argitaratuko dituala iragarri dau Eusko Jaurlaritzeak. Laguntzino horreek eskatzeko epea apirilaren 1etik maiatzaren 5a bitartean egongo da zabalik.
Getxoko toponimia ezagutzeko hamar ibilbide gidatu jarri dira martxan
2009-03-25 09:43 Euskerea berbagaiBigarren urtez egingo dan ekimena aurten zabaldu egin da, ikastetxe, kultur alkarte, euskaltegi eta herritarrei orokorrean. Martian eta apirilean, ibilbideak udalerriko hiru euskaltegiei, EGIZU alkartekoei eta kultur alkarteko kideei egongo dira zuzenduta eta, maiatzekoak eta bagilekoak, ikastetxeei. Herritarrek lau hilabeteetan izena emoteko aukerea izango dabe.
EA, Ahaztuak eta Udalbiltzak be Korrika 16 babestu dabe
2009-03-25 09:42 Euskerea berbagaiEuskal Herrian, makinatxu bat izan dira gizarte eragileak, sindikatuak eta alderdi politikoak Korrika 16gaz bat egin dabenak eta azken egunotan, EA eta Ahaztuak 1936-1977 Alkartea eta gaur, barriz, Udalbiltza izan dira Korrikaren mezu eta aldarrikapenakaz bat egin dabenak.
Gastronomiaren unibersidadea abian
2009-03-24 17:38 Dietetika eta nutrizinoaHolako ikasketak eta ikerketea eskaintzen daben munduko bost erakunde onenen artean izateko helburuagaz jaio da Basque Culinary Center. Aitagarria, Europan unibersidade mailako gastronomia ikasketak emongo dituan bigarren zentroa izango dala Donostiakoa; gaur egun Italian baino ez dago horretarako aukerea.
Thin Lizzy eta Suicidal Tendencies be Kobetasonik jaialdian izango dira
2009-03-24 16:36 MusikeaDatorren bagilaren 19an eta 20an, Bilbon ospatuko dan KobetaSonik jaialdirako baieztatu dituen azken lau taldeak Thin Lizzy, Suicidal Tendencies, Cathedral eta Hot Leg dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...