Estaduko Aldizkari Ofizialak euskeraz argitaratuko ditu lege mailako arauak
2011-09-21 12:35 Euskerea berbagaiAurrerantzean, BOE Espainiako Estaduko Aldizkari Ofizialak euskeraz argitaratuko ditu lege mailako Estaduko arauak, Eusko Jaurlaritzeak Espainiako Gobernuko Presidentetzako Ministerioagaz izenpetuko dauen lankidetza hitzarmen bati esker.
Aurrerantzean, BOE Espainiako Estaduko Aldizkari Ofizialak euskeraz argitaratuko ditu lege mailako Estaduko arauak, Eusko Jaurlaritzeak Espainiako Gobernuko Presidentetzako Ministerioagaz izenpetuko dauen lankidetza hitzarmen bati esker.
Akordioa 1997ko Errege Dekretu batek babesten dau; dekretuan ezartzen danaren arabera, xedapen orokor horreek autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialetan be argitaratu ahal izango dira, beti be Espainiako Erregeak berretsi eta Estaduko Aldizkari Ofizialean gaztelaniaz argitaratu ostean.
Lankidetzea Presidentetzako Ministerioak, Estaduko Aldizkari Ofizialaren Estadu Agentziaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzearen Lehendakaritzako Koordinazinorako Idazkaritza Nagusiak gauzatuko dabe. Lege organikoak eta arruntak, errege lege-dekretuak eta legegintzako errege-dekretuak euskeraz argitarazteko beharrezko neurriak abiarazoko ditue biek batera.
Euskeratutako xedapenak Interneten bakarrik argitaratuko dira. Eusko Jaurlaritzako Idazkaritzako eta Lehendakaritzako Legebiltzarrarreko Harremonetarako Zuzendaritzea arduratuko da testuak euskeratzeaz eta euskeratu ondoren Estadu Agentziari bialtzeaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!