Marco Canalek 'Arte eszenikoak eta ekintza politikoa' tailerra emongo dau BAD jaialdiaren barruan

Bizkaie! 2011-09-20 18:05   jardunaldiak

Marco Canale antzerkigile eta zuzendari argentinarrak Arte eszenikoak eta ekintza politikoa tailerra emongo dau BAD Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiaren barruan, Bilbon. Mintegia urriaren 24tik 27ra izango da, eta sorkuntza eszenikoan interesa dabenei, esperientziadunei zein hasten dagozanei zuzenduta dago. Canalek, ganera, La puta y el gigante lan barria aurkeztuko dau.

Marco Canale antzerkigile eta zuzendari argentinarrak Arte eszenikoak eta ekintza politikoa tailerra emongo dau BAD Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiaren barruan, Bilbon. Mintegia urriaren 24tik 27ra izango da, eta sorkuntza eszenikoan interesa dabenei, esperientziadunei zein hasten dagozanei zuzenduta dago. Canalek, ganera, La puta y el gigante lan barria aurkeztuko dau BADen, La Fundicion aretoan, urriaren 29an eta 30ean.

Gai Politikoek eta autobiografikoek garrantzia handia dauke Canaleren (Buenos Aires, 1977) lanean. Antzerkigilearen beharren artean La bala en el vientre (euskal gatazkaran inguruan), Evita Montonera (Argentinako burroka armatuari buruzkoa) eta Piel de rinoceronte (erbestera joatearen ganekoa) dagoz.

Marco Canalek hainbat prozesu kolektibotan parte hartu dau urteotan, berbarako, emakumezko antzezle ez profesionalekaz eta talde politikoekaz. Prozesuotan biografiaren eta izakera politikoaren arteko harremonean sakontzen dau. BADen barruan eskainiko dauen tailerra gogoetarako, sorkuntzarako eta ikerketarako espazioa izango da. Mintegiaren helburua sorkuntza eszenikoaren eta ekintza politikoaren arteko loturan sakontzea da. Sortzaile eszeniko, performer eta koreografo garaikideen bideoak landuko ditue, eta testu teorikoak batzuk bere bai.

Ikastaroa San Frantziskoko Udaltegian izango da, 9:30etik 14:30era. Izena emoteko informazinoa www.bad-bilbao.com webgunean dago. Ikastaroak 50 euro balio ditu. Izena emoteko azkenengo eguna irailaren 26a da.

Aurtengo BAD jaialdia urriaren 28tik zemendiaren 6ra bitartean egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu