Lip dub bategaz hasiko dabe aurtengo Euskerearen Eguna Igorren, hilaren 24an
2011-09-20 14:00 Euskerea berbagaiIgorreko Euskera Planak 9. Inbiu jaialdia antolatu dau, hilaren 24an. Lip dub baten grabazinoagaz hasiko dabe jaia, 10:30ean, udaletxeko plazan. Euskera Planeko kideak buru-belarri dabilz beharrean ibilbidea, gidoia, parte-hartzaileak eta abar antolatzeko.
Igorreko Euskera Planak 9. Inbiu jaialdia antolatu dau, hilaren 24an. Lip dub baten grabazinoagaz hasiko dabe jaia, 10:30ean, udaletxeko plazan. Euskera Planeko kideak buru-belarri dabilz beharrean ibilbidea, gidoia, parte-hartzaileak eta abar antolatzeko.
Dan-dana oso ondo planifikau behar da zapatuko grabazinoan ezustekorik egon ez daiten. Izan be, lip dub-a kamara bakar bategaz, eten barik, grabau behar da. Hogei alkarte inguruk parte hartuko dabe, eta ez da erraza danak sekuentzia berean batzea. Hilaren 6an batzarra egin eben, zehaztapenak parte-hartzaileei azaltzeko, eta ekarpenak jasoteko.
Lip dub-a amaitu ostean, oilasko izterren pintxo jana egongo da udaletxeko plazan bertan. Eguerdian, herri bazkaria egingo da Lasarte plazan, eta euria egin ezkero, eskolako aterpean. Bazkarirako txartelak salgai dagoz Kiroldegian, Gau Loran, AZ Rugby tabernan, Axular herriko tabernan eta Batzokian, hamabost euroko prezioan.
AMEk (Arratiako Merkatarien Elkarteak) antolatuta,17:30ean, Jokaldi taldeagaz erromeria egongo da. Jaialdia iluntzean amaituko da; 21:00etan, txokolatea eta bizkotxoak egongo dira Beinkek, Igorreko Merkatarien Euskera Taldearen eskutik.
Lip dubaren berbak eta abestia, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!