Eskelak etxetik on-line egiteko aukerea emoten dauen enpresa barria sortu da Bilbon

Bizkaie! 2011-09-20 12:22

Bilboko Lan Ekintza udal soziedadearen 2011 Bilbon ekin enpresa-ekimenen lehiaketeak Otra Dimensión enpresea sortzea ahalbidetu dau. Enpreseak egunotan aurkeztu dau bere proposamen barria, eskelak etxetik on-line egiteko aukerea emoten dauena, diseinu personalizatu, argazki eta bisita-liburua eta guzti.

Krisialdian zerbitzu onargarria eskaintzea eta era praktiko eta xume batez ohiko izapide bat erraztea dira familiako enpresa honen helburu nagusiak, eta Euskadiko prentsa idatzian herritarren %155era heltzen dan merkatuan leku bat egiteko asmoa dauka.

Holan, Estaduan egunero hilten diran mila personen artean, hirutik bati bakarrik egiten jako eskelea egunkarietan, gehienbat karua dalako (400 eta 500 euro artean), baina www.esquelasonline.com webgunean eskela edo biografia bat 39 euroren truke egin daiteke; izapide bakarra datu personalak erregistretea da.

Proiektu honek eskaintzen dituan zerbitzu eta produktuetako batzuk honako honeek dira: formatu pertsonalizatu bat egitea -testua eta argazkia edo ikonoa sartuz-; biografiak irudien galeriagaz sortzea -era berean anekdotakaz eta zaletasunakaz lagundu daitekezanak-; Bisita Liburu bat egitea, lagunek eta senideek oroimen eta laguntza-mezuak itxi deiezan; eta era praktiko eta erraz batez eskelak e-postaren bidez bialtzea. Proiektu hau Lan Ekintzaren laguntzari esker gauzatu da bere garapen-fasean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu