G-9 taldeko unibersidadeetako erretoreak Bilbon batzartu dira

Bizkaie! 2011-09-19 13:16

G-9 taldeko unibersidadeetako erretoreen Batzar Nagusia egingo dabe irailaren 19an, Euskal Herriko Unibersidadearen Bizkaia Aretoan, Bilbon. Iñaki Goirizelaia EHUko erretorea G-9ko sei hileko presidentea da, bera da batzarraren burua.

G-9 taldeko unibersidadeetako erretoreen Batzar Nagusia egingo dabe irailaren 19an, Euskal Herriko Unibersidadearen Bizkaia Aretoan, Bilbon. Iñaki Goirizelaia EHUko erretorea G-9ko sei hileko presidentea da, bera da batzarraren burua.

EHUko arduradunek adierazo dabenez, batzarrean estaduko hainbat erretorek hartuko dabe parte, besteak beste, Kantabriako Unibersidadeko Federico Gutierrez-Solana, Gaztela-Mantxako Ernesto Martinez Ataz, Extremadurako Segundo Piriz, Balear Uharteetako Montserrat Casas, Oviedoko Vicente Gotor, Nafarroako Julio Lafuente eta Errioxako Jose Ignacio Extremiana.

G-9 unibersidade taldea 1997ko maiatzean sortu zan euren autonomia erkidegoetako unibersidade publiko bakarrak batzeko asmoz. Gaur egun G-9 taldean Balear Uharteetako, Errioxako, Euskal Herriko, Extremadurako, Gaztela-Mantxako, Kantabriako, Nafarroako Publiko, Oviedoko eta Zaragozako unibersidadeak dagoz. Gaur egun, taldeak gradu eta graduondokoen eskaintza akademikorik zabalena eta aurrez aurreko 200.000 ikasle ditu.

Hainbat gairen artean, batzarrean Campus Birtual Partekatuari eta Genueve Ediciones argitaletxe barriari buruzko azken datuak aurkeztuko dira, eta Afrikako lau herrialdetan egiten dabilen G-9ren Garapenerako Lankidetza Programaren barriak azalduko dira.

Batzarraren ostean, G-9 taldeko erretoreek Univalue inauguratuko dabe; Univalue patenteak balioesteko eta merkaturatzeko sortutako lehenengo unibersidade enpresea da, eta Bilbon dauka egoitzea. Unibersidade barruan sortutako jakintza zientifikoa enpresen eta alkarteen mundura heltzeko helburua dauka enpreseak. Jakintza hori ekoizpen prozesuetara ailegetea indartzeko bide arina eta zuzena eskainiko dau Univaluek; Espainiar estatuko mundu akademikoan ez da inoiz holango ekimenik egin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu