Altzora euskera alkartea aurkeztuko dabe Sondikan

Bizkaie! 2011-09-22 14:05   Euskerea berbagai

Sondikoztarrek euskera alkarte barria aurkeztuko dabe irailaren 23an, Altzora Euskera Alkartea izenekoa, hain zuzen be. Ekitaldia 19:00etan izango da, Sondikako kultur etxean. Altzora alkartearen helburua nagusia euskerea sustatzea da, eta herrian euskerearen normalizazinoa eta erabilerea bultzatzea.

Martiaren 7an Altzora alkarte ofizial bihurtu zan, orduan eroan ziran-eta beharrezko agiriak Eusko Jaurlaritzara. Baina, jentaurreko aurkezpena barikuan egingo dabe.

Altzora taldeak makina bat jarduera egiteko asmoa dauka, besteak beste: tailerrak, ikastaroak, bertso-bazkariak eta abar. Ekintzon helburua euskaldunek alkarren artean ezagutu eta konfiantzazko taldea sortzea da. Altzorak herriko euskaldunen sarea zabaldu eta sendotu gura dau. Txorierriko ganerako euskera alkarteekaz alkarlanean jarduteko asmoa dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu