Herri mailako 'Beldur Barik' lehiaketea gaztetxuen artean egingo da Berrizen

Bizkaie! 2011-09-21 12:35

Eudelek sustatuta bigarren urtez antolatu da Beldur Barik lehiaketea, neskakanako indarkeriaren kontra gazteria inpliketako lehiaketea. Udalerrietan eta ikastetxeetan prebentzino jarduerak egitea da asmoa. Berrizko Udalak, aurten lehenengoz, gazteei zuzendutako herri mailako lehiakeeta egingo dau. Lanik onenak 500 euroko saria jasoko dau Berrizko dendetan gastetako.

Bigarren edizino honetan, errespetuan, bardintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeakanako egungo desbardintasun-egoereari neska-mutilek aurre zelan egiten deutsen erakusten dituen adierazpen artistikoak autortu, balorau eta bultzatu nahi ditu lehiaketeak.

Kontuak kontu, kategoria bakarrean antolatuko da Berrizen lehiaketea. 12 eta 17 urte arteko neska-mutilei zuzendutakoa eta saria Berrizko dendetan gastetako 500 eurokoa izango da (erosketak Berrizko Bardintasun Sailetik kudeatuko dira irabazleakaz batera, gurasoen oneretxia jaso ostean). Lanak aurkezteko epea zemendiaren 11n zarratuko da. Herri mailako lehiaketara aurkezten diran lan horreek EAE mailakoan parte hartuko dabe zuzenean. Lanak aurkezteko jarrera@beldurbarik.org eta berdintasuna@berriz.org helbideetara idatzi behar da.

EAE mailako lehiaketea bi kategoriatan egingo da, 12-17 eta 17-26 urte artekoa. Kategoria bakotxean 1000 euroko saria banatuko da. Lan guztiak www.beldurbarik.org webgunera igoko dira eta herri bozketako lan irabazleak 300 euroko saria eskuratuko dau.

Herri mailako eta EAE mailako lehiaketen oinarriak bardinak dira eta www.beldurbarik.org webgunean dagoz.

Gogoratu, Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna zemendiaren 25ean izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu