Nazinoarteko artzain txakur onena Oñatin erabagiko da, hilaren 25ean

Bizkaie! 2011-09-22 12:28

Joan dan asteburuan ebatzi zan Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea, eta orain, Nazinoarteko Txapelketea egingo dabe, Oñatin, hilaren 25ean. Euskal Herriko txapeldun Bizkai artzain txakur abadiñarragaz batera, Kataluniako, Biarnoko, Espainiako eta Frantziako artzain eta txakurrek lehiatuko dabe.

Danetara, 13 txakurrek hartuko dabe parte: Bizkai (Joxe Urien, Bizkaia), Ttiki (Antonio Alustiza, Nafarroa), Azkar (Juan Jose Arrizabalaga, Gipuzkoa), Gure (Jesus Mari Plazaola, Gipuzkoa), Bat (Antonio ALustiza, Nafarria), Txiko (Marcel Uhalde, Nafarroa Beherea), Abril (Roger Jauretxe, Nafarroa Beherea), Kim (Jose Mari Pleguezuelos, Tarragona), Perla (Florenci Serra, Bartzelona), Xusco (Miguel Adrover, Mallorca), Espurna (Juli Bayot, Castelló) eta Azker (Jacues Souleres, Toulouse).

Arraza askotako txakurrak izango dira Oñatin, arraza bakotxeko onenak, jakina. Nazinoarteko 52. txapelketea Oñatiko Santa Lutzia zelaian egingo da. Oñatiraino hurreratzen diranek, ganera, herriko jaiez gozetako aukerea eukiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu