Abadiñoko Bizkai txakurrak irabazi dau Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea

Bizkaie! 2011-09-19 17:53

Abadiñoko Jose Urien artzainak eta Bizkai bere txakurrak irabazi eben domekan 45. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea, Axpen. Gerediaga alkarteak izan zan antolatzailea. Lehenengoz hartu dau aurten parte Bizkaik txapelketetan, eta aurreko astegoienean Bizkaiko txapelketan be bera izan zan onena.

Eguraldi txarra egin arren, jente hurreratu zan Durangaldeko Ardi Jaiaren azken eguneko ekitaldietara. Txapelketea ezeze, mendi ibilbidea, tailerrak eta labeldun oilaskoa zein ardo dastaketea egiteko aukerea izan eban bertan izan ziranek.

Txapelketako sailkapena ondokoa izan da:
1. Txapelduna : Bizkai txakurra, Jose Urien (Abadiño-Bizkaia) - 344 puntu
2. Ttiki, Antonio Alustiza (Areso, Nafarroa) 316 puntu
3. Txiko, Marzel Hualde (Aldude, Nafarroa Beherea) 299 puntu
4. Aske, Jon Zuazo (Nafarrete, Araba) 149 puntu
5. Gure, Jesus Mº Plazaola (Arrasate, Gipuzkoa) 140 puntu
6. Leze, Jose Mª Jauregi (Ilarduia, Araba)134 puntu
7. Azkar, Juan Jose Arrizabalaga (Elgoibar, Gipuzkoa) 126 puntu
8. Riki, Enrique Mendiguren (Orozko, Bizkaia) 122 puntu
9. Eki, Gilles Etxegoien (Donamartiri, Nafarroa Beherea) 93 puntu
10. Bat, Antonio Alustiza (Areso, Nafarroa) 87 puntu
11. Abil, Roger Jauretxea (Baigorri, Nafarroa Beherea)

Euskal artzain arraza onenaren saria Leze txakurrak irabazi eban, Jose Mari Jauregi, Ilarduiako artzainaren txakurrak, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu