Bilbao nire kotxe barik! egunak amaierea ipiniko deutso Mobikortasun Aste Europarrari

Bizkaie! 2011-09-22 11:12

Hamabigarren urtez jarraian Bilbok bat egiten dau Europako Batasunean 1988tik irailaren 22an ospatzen dauen Hiria nire kotxe barik! jardunaldiagaz. Aurten be Bilboko Udalak antolatu dau egitaraua, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaiko Garraioen Partzuergoaren babesagaz eta hainbat enpresa, erakunde eta garraio operadoreren laguntzinoagaz.

Hamabigarren urtez jarraian Bilbok bat egiten dau Europako Batasunean 1988tik irailaren 22an ospatzen dauen Hiria nire kotxe barik! jardunaldiagaz. Aurten be Bilboko Udalak antolatu dau egitaraua, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaiko Garraioen Partzuergoaren babesagaz eta hainbat enpresa, erakunde eta garraio operadoreren laguntzinoagaz. 2011ko Bilbao nire kotxe barik! gaur, hilak 22, egingo da eta amaiera bikaina jarriko deutso Mobikortasunaren Aste Europarrari.

Oraingo honetan, Lutxana kalean, Bilbon oinezkoentzat ipini dan azken kalea, egingo dira egun honetarako antolatutako ekitaldiak goizeko 10:30etik arratsaldeko 19:30era bitartean. Bertara hurreratutakoek kirol jokoak, RACV bizicleta zirkuitua, telegidatutako kotxeak, xake eta dama-joko erraldoia, kontzientziazino mezu zintzilikariak, musika zein bestelakoez gozauko dabe. Eguerdiko 13:00ean, Jose Angel Iribarrek Bilbao nire kotxe barik! manifestua irakurriko dau. Irakurketea baino lehen, Bilbao Musikaren koro batek Bilbao nire kotxe barik! ereserkia abestuko dau. Bertan izango da Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Zirkulazino eta Garraio zinegotzia, baita Mobikortasun Aste Europarraren erakunde eta erakunde laguntzaileen ordezkariak be.

Nire ibilbiderik gogokoena Bilbon izeneko idazlan eta marrazkiak preparau dituen ikasleak be hurreratuko dira. Umeek euren lanak erantsi ahal izango ditue orma batean eta taldeka argazkiak egin. Parte-hartzaile guztien artean BBK-k emondako bizikleta bat zozketatuko da arratsaldean.


Kirol Jokoen bigarren jardunaldia

Bilbao nire kotxe barik Kirol Jokoen bigarren jardunaldia goizeko 10:30etik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara jokatuko dira. Abiadura eta erresistentzia buztartuko dira bi proga desbardinetan: bizikleta estatikoa eta eliptika lasterketetan. Goizean bizikleta estatikoaren klasifikazino txandak eta finalak lehiatuko dira. Eta goizez eta arratsaldez, eliptikoaren klasifikazino txandak eta finalak.

Parte-hartzaileek, bai bizikleta estatikoan bai eliptikoan, euren lehiakideak baino azkarragoak eta erresistenteagoak izan beharko dabe. Horretarako, makinetan nahi izandako aldaketak egin ondoren, txirrina jo orduko denpora zehatz batean distantzia ahalik eta luzeena bete beharko dabe. Modalidade bakotxeko marka onenak finaletara pasauko dira, kanporaketa sistemearen bidez, bi modalidadeetan txapeldunak eta txapeldunordeak geratu arte. Oinarri horreek froga bakotxeko epaileak betarazoko ditu eta bere erabagiak behin-betikoak izango dira. 200 euro eta 100 euro creditrans-en irabaziko ditue txapeldunak eta txapeldunordeak hurranez hurran, baita txapel bana be. Horrezaz gan, bizikleta bi zozketatuko ditue. Froga bakotxean parte hartutako personen artean bana. Hirugarren bizikleta bat eta pintura-materiala idazlan eta marrazkiak aurkeztu dituen ikasleen artean zozketatuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu