Kirmen Uribe eta Vicente Molina Foix 'Eztabaidak Literatureagaz' programearen 2. topaketan
2009-02-16 13:36Jentaurreko berbaldi batez literaturgileakana hurreratzea proposatzen dauen Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenak bigarren topaketea dakar zezeilaren 17an, Kirmen Uribe eta Vicente Molina Foix idazleakaz. Topaketea, Felix Linares kazetariak zuzendurik egongo da eta 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldien aretoan. Sarrera dobakoa da.
Ezusteko barik, Tafallan irabazi eta finalaurrekoetan da Silveira lesakarra
2009-02-16 12:07 BertsolaritzeaUrtebete txapelketetatik kanpo izan ostean, Nafarroako txapeldun bost aldiz izan ostean, saioa irabazteko faborito nagusia zan Xabier Silveira, eta ez zan ezustekorik izan. Edozelan be, bigarrenari, Xabier Legarreta Aranori atarako aldea sano txikia izan zan, puntu bakarrekoa, hain zuzen be.
'Ander' filmak Arte eta Saiakera Zinema saria irabazi dau Berlinalen
2009-02-16 11:54 BarriakFilma pasa dan eguaztenean emon eben Zoo Palasten aretoan, Panorama Berezia izeneko sailean. Osteko prentsaurrekoan, Caston pozik agertu zan, batez be filmak iraun bitartean ez ebalako inork aretotik alde egin, zuzendaria oso arduratuta egoan-eta filmaren erritmo trankilagaz.
Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena sariak bost jakintza-arlotako tesiak saritu ditu
2009-02-13 15:40 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak euskerazko ikerketea bultzatzeko eta sustatzeko asmoz sortu barri daben saria bi urterik behin deituko da eta bost jakintza-arlo nagusi hartzen ditu. Aurtengo saridunak, bakotxa jagokon jakintza arloan, honako honeek izan dira: Francisco de la Hoz Mendez, Ekaitz Agirregoitia Marcos, Oroitz Jauregi Nazabal eta Ane Larrinaga Renteria.
AbTx09, sustraiak errotuz
2009-02-13 14:26 BertsolaritzeaAsier Otamendi 10. txapelaren bila
Zuhaitz forman dator 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketea baina zuhaitzetako adarretan gora igon beharrean, behera joanez: sustraiak aspaldi botatako zuhaitza da Arabako bertsozaletasuna, eta sustrai horreek errotzeko, indartzeko helburua dauka aurtengo txapelketeak.
Nabigatzaile euskaldunen kopurua gora doa gero eta erabiltzaile gehiago dituan Sarean
2009-02-13 13:39Euskeraz nabigau eben erabiltzaileen portzentajea % 21,8 hazi zan. Ingelesez nabigau ebenen portzentajeak gora egin eban, % 18,1, hain zuzen eta gaztelaniaz nabigau ebenenak be % 2,5 egin eban gora.
Ska musikearen birsortzea 'Vendetta' taldearen eskutik
2009-02-13 11:20 MusikeaEtapa profesional luze baten ostean, Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberriak proiektu musikal barri bati ekin deutse. Nazinoartean intensidade handiko ibilbidea bizi izan ondoren, proposamen barri bategaz datoz: 'Vendetta'. Zezeilaren 16an, taldearen izen bera daroan diskoa kaleratuko dabe.
Placebo, Babyshambles eta Primal Scream, Bilbao BBK Liven
2009-02-12 14:56 MusikeaAitatutakoez gan, Basement Jaxx, Supergrass, Fishersponer, Dave Matthews Band, Cycle, Vetusta Morla, The Gaslight Anthem, El Columpio Asesino eta Lain taldeak be baieztatu ditu antolatzaileek.
Bilboko Berreginen Museoak San Balentin ospatuko dau Olimpoko maitasun historiak ezagutzeko bisita gidatu bategaz
2009-02-12 14:34Bilboko Artelan Berreginen Museoak datorren zapatuan, zezeilak 14, museoko artelanen bildumatik zehar bisita bat antolatu dau gure kulturan antxinako greziarren mito erotikoek zein eragin izan daben azaltzeko. 'Maitasun jainkotiarrak' izenburupean, bisitea 12:00etan hasiko da.
Arriaga Antzokian, 'Emma' antzerki-obrea preparetan hasi dira
2009-02-12 13:56 Kulturea'Emma' Bilboko Arriaga Antzokiak 2008-2009 denporaldian eskainiko dituan 5 produkzino propioetako bat da, antzerki produkzino bakarra. Ramón Barearen zuzendaritzapean, Toni Acosta aktoreak, Emmaren pertsonaiari bizia emongo deutso. Karra Elejalde, Aitor Mazo, Gurutze Beitia, Irene Bau, Enriqueta Vega, Mikel Losada eta Gabriel Ocina aktoreek be parte hartuko dabe lan horretan, martiaren 12tik 16ra.
Etorkinei eta diasporako seme-alabei zuzenduriko 'Euskal Herria ezagutzea' liburukiak aurkeztu ditue
2009-02-12 13:38 Euskaldunak munduan Euskal Herriaren kultura, historia, egitura politiko-administratiboa zein instituzionala ezagutarazotea da helburuaLiburuaren egilea Ramon Zallo UPV-EHUko irakaslea da, Kultura Sailagaz dauen alkarlanaren barruan, eta Mikel Ayuso kazetariaren laguntzinoa be izan dau.
Zeliakoentzako menuen ganeko informazinoa banatu dabe euskal jatetxeetan
2009-02-12 11:10 Jan edanakEusko Jaurlaritzako Industria Sailak zeliakoentzako menu batentzako osogai egokien ganeko informazioa batzen daben 50.000 liburuxka argitaratu ditu. Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez editautako diptiko horreek Euskal Autonomia Erkidegoko 3.000 jatetxetan banatuko dira euskal ostalaritza-establezimenduetan lan egiten daben langileei informazinoa emotearren.
Bizkaiko Txakolinaren uztak miloe bat litro baino gehiago produzidu ditu lehenengoz
2009-02-12 10:40 Jan edanakBizkaiko Jatorrizko Izendapenaren Alkarteak jakinarazo dau aurtengo erronken artean txakolinari etxetik kanpoko ateak zabaltzea dagoala, hau da, Estaduan eta mundu zabalean txakolina zabaltzea.
Euskalduna Jauregia musika klasikoz jantziko da 'Bach is back' jaialdiagaz
2009-02-11 14:38 MusikeaMartiko bigarren asteburuan, 5etik 8ra bitartean, Bilboko Euskalduna Jaialdian zortzigarren 'Musika-Música' jaialdia egingo da, Johann Sebastian Bach konpositore alemaniarra oinarritzat dauen 'Bach is back' egitarauagaz. Aurten, Bilbao 700 Fundazinoak antolatuta eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, 67 kontzertuz eta nazinoarteko 500 bat artistaz osotutako egitarau zabala eskainiko da.
Euskal Herriko sei galeria Arco Ferian
2009-02-11 11:24 Euskaldunak munduanEuskal Herritik joandako sei galeria izango dira Arco, Arte Garaikidearen XVIII. Ferian: Bilboko Windsor Kulturgintza, Carreras Mugica eta Vanguardia, Gasteizko Trayecto, Donostiako Altxerri eta Iruñeako Moises Perez de Albeniz.
Jazz-Blues Bizkaiko zirkuitua, Serrano Colina Jazz Project taldeagaz
2009-02-11 10:43 MusikeaJazz-Blues Bizkaiko zirkuituaren barruan, zezeilaren 11tik 14ra Serrano Colina Jazz Project, Javier Colina kontrabaxu jotzaileak eta Antonio Serrano harmonikajoleak zuzendutako taldeagaz zuzenean gozetako aukerea izango da Basaurin, Zornotzan, Leioan eta Ermuan.
'Online iraultza: gazte logelan' jardunaldian gazteek teknologia barriak zelan erabilten dituen aztertuko da
2009-02-11 10:28Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak, Euskal Irrati Telebistak (EiTB), Pausoka produkzino etxeak eta Industria Sustapen eta Birmoldaketarako Alkarteak (SPRI), Gazteria, Hezkuntza, Telebista eta Plataforma Barrien ganeko II. Jardunaldia antolatu dabe zezeilaren 18rako, EiTBren Bilboko egoitzan, 'Online iraultza: gazte logelan' izenburupean.
Eusko Jaurlaritzeak eta ONCEk euskerazko 85 obra gehiago jarri ditue braillez eta Daisy sisteman
2009-02-11 09:59 Euskerea berbagaiAmaitu barri dan urtean beste 85 obra gehitu dira bildumara, besteak beste, Mariasun Landaren 'Festa aldameneko gelan', Iban Zalduaren 'Traizioak', Joxe Austin Arrietaren 'Terra sigillata' edo Anjel Lertxundiren 'Ihes betea'.
Modesto Arana organistearen omenezko kontzertua Berrizen
2009-02-10 16:53Berrizko Udalak Modesto Aranaren (Berriz, 1909-1969) jaiotzaren lehen mendeurrena ospatuko dau zezeilaren 13an, San Juan Ebanjelaria eleizan, iluntzeko 20:30etan egingo dan ekitaldian.
'Munduko emakumeen literaturea: Afrika baltza' mintegia egingo da Ondarroan
2009-02-10 13:34 KultureaIkastaro-egunak zezeilaren 13an, martiaren 6an, apirilaren 3an, maiatzaren 8an eta 15ean, eta bagilaren 12an eta 19an izango dira, Guzur Etxean, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Isa Castillo (Skolastika) izango da irakaslea eta bere helburua Afrikako emakumeek egindako literaturea ezagutzeko bidea egitea izango da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...