Elgoibarko Udalak Gotzon Garate bekea sortu dau
2009-07-13 11:10Elgoibarko Udalak Euskaltzaindiagaz alkarlanean Gotzon Garate bekea sortu dau euskera arloko ikerketea sustatu, eta aldi berean, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko asmotan.
Elgoibarko Udalak Euskaltzaindiagaz alkarlanean Gotzon Garate bekea sortu dau euskera arloko ikerketea sustatu, eta aldi berean, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko asmotan. Udalak dagoeneko egin dau bekearen lehenengo deialdia. Beka deialdi honen ikerketa esparrua honako hau izango da: Elgoibarko toponimia batu, sailkatu, kokatu, aztertu eta finkatzeko proposamena egitea. Bekearen zenbateko osoa 20.000 eurokoa izango da eta bekea eskatu nahi dabenek dokumentazinoa irailaren 1etik 30era aurkeztu beharko dabe Elgoibarko Udaleko Euskera Sailean. Lana egiteko epea, bekea esleitzen dan egunetik, 14 hilebetekoa izango da.
Bekadunak Euskaltzaindiaren tutoretza eta gidaritza izango dau lana aurrera eroateko. Nahiz eta, erakundeak laguntzinoa eta aholkularitzea emongo deutson, ikerlariak lana egiteko askatasun osoa izango dau. Beka hau sortu ahal izateko beharrezkoa izan da Elgoibarko Udalaren eta Euskaltzaindiaren alkarlan hitzarmenaz gan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa be.
Bestalde, Elgoibarko Udalak Gotzon Garate Goiartzun (Elgoibar, 1934 - Bilbo, 2008) idazle, ikerlari eta euskaltzale elgoibartarrari omenaldia egingo deutso urrian bere sorterrian bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!