VI. Poesia Egunak Ean, 'Erotismoa eta intimitatea' gaia ardatz hartuta
2009-07-10 15:46 jardunaldiakGabriel Arestiren irudia, persona eta lana omentzeko eta literatur zaletasuna, batez be, poesia bultzatzeko asmoz Eako HEA, Herrijari Emon Arnasa kultur alkarteak seigarrenez antolatu ditu Poesia Egunak. Erotismoa eta intimitatea gai nagusiaren harian, musikea, antzezpenak, errezitaldiak, berbaldiak eta maha-inguruak ez dira faltako garagarrilaren 18an eta 19an.
Gabriel Arestiren irudia, persona eta lana omentzeko eta literatur zaletasuna, batez be, poesia bultzatzeko asmoz Eako HEA, Herrijari Emon Arnasa kultur alkarteak seigarrenez antolatu ditu Poesia Egunak. Erotismoa eta intimitatea gai nagusiaren harian, musikea, antzezpenak, errezitaldiak, berbaldiak eta maha-inguruak ez dira faltako garagarrilaren 18an eta 19an.
Orain sei urte Gabriel Aresti Eako seme kuttun izentetako Udalari egindako proposamena izan zan abiapuntua eta ordutik HEA beharrean dabil posiagaz herria eregiz, geurea maitatuz baina kanpora begira, aurkezpen ekitaldian Asun Landak adierazo dauenez. Poesia biziteko modua, pentsamendua garatzeko tresna legez definidu dau Landa and.ak eta, esangura horretan, Arestiren Etxea eregiz Ea poesia eta poeten aterpe bihurtzea da asmoa auzolanean, herritarren ekarpenak gogoan hartuta, azken finean, herriak herriarentzat sortutako ekimena dalako Poesia Egunak jarduerea. Hori bai, inguruko zein kanpoko jentea be konbidatutako dago ekitaldiotara.
Eako Poesia Egunak ez dira jardunaldi akademiko hutsak, izan be, alkartrukerako egunak izateko jaio ziran, literaturzaleak, herritarrak eta idazleak alkarren berri izan daien.
VI. Poesia Egunak jardunaldien irudia Erramun Landak sortu dau. Nork mugitu, harek galdu: zugzwang izenburupean, 40 litografia egin ditu irudi horregaz eta parte-hartzaile guztiek jasoko dabe bana.
Egitaraua
- Garagarrilak 18
10:30etan, udal aretoan. Hitzaldia: Erosen urratsen atzetik: maitasuna eta sentsualitatea literaturan. Hizlaria: Olga Novo. Aurkezlea: Iñigo Aranbarri.
13:00ean, Apikalean (Bedaronan) testu zaharren irakurketea. Amodio klasikoak. Irakurleak: Anjel Erro, Leire Bilbao eta eatarrak.
14:30etan, bazkaria Bedaronan.
16:30etan, bazkalosteko tertulia. Eskuak, lekuak, eskulekuak, ezkutalekuak: sexua eta ideologia. Parte-hartzaileak: Rikardo Arregi, Uxue Alberdi eta Laura Mintegi. Gidaria: Irati Jimenez.
20:30etan, Beletxen, Aresti gogoratzea. Antzezlana: Gabriel, ezpada naizena. Antzezlea: Labea taldea.
22:00etan, frontoiostean, poemak musikaz lagundurik. Letren berotan. Irakurleak: Rikardo Arregi, Yolanda Arrieta, Josetxo Azkona, Hedoi Etxarte, Amaia Jauregizar, Txili Lauzirika, Hasier Larretxea, Karlos Linazasoro, Juanra Madariaga, Peru Magdalena eta Olga Novo. Musikea: Jon Piris eta Mikel Romero.
Gauerdian, frontoisotean, kantaldia. Anari. Bakarkako kantaldia eskainiko dau Anarik. Hiru edo lau abesti barri joko ditu, egun disko barria grabetan dagoalako. Une honetan ez dabil zuzenkorik emoten, eta hau salbuespen ederera izango da.
Garagarrilak 19
11:00etan, udal aretoan, berbaldia. Sexua letra artean: erostismoa euskal literaturan. Hizlariak: Igor Estankona eta Iratxe Retolaza.
12:30etan, kalez kale Talaraino. Dantza-kopla maleziatsuak. Aukeraketa: Xabier Kaltzakorta.
13:00ean, Talan, testu hautatuak. Intimitatearen tolesak. Irakurlea: Harkaitz Cano. Musikariak: Esther Gabiola eta Uritze Laka.
14:30etan, bazkaria Natxituko bolatokian.
17:00etan, Ermintxo Hotelean, poesia eta musikea. Amor omnibus est. Hitzak: Itxaro Borda. musikea: Pier Paul Berzaitz, Esther Gabiola eta Uritze Laka.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!