'Dantza Plazetan' garagarrilaren amaierara arte Bilbon

Bizkaie! 2009-07-10 16:49   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Dantza Plazetan', euskal folklorea indartzeko eta plaza publikoetan erromeriaren tradizinoa berreskuratzeko ekimena, garagarrilean zehar be gure artean egongo da Bilboko kaleetan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Dantza Plazetan', euskal folklorea indartzeko eta plaza publikoetan erromeriaren tradizinoa berreskuratzeko ekimena, garagarrilean zehar be gure artean egongo da Bilboko kaleetan. Salbatzaile Dantza Taldea izango da garagarrilaren 11n, zapatuan, Arriagako Plazan arratsaldeko 19:00etan euskal dantzen ikuskizun bategaz. Beti Jai Alai, hilaren 18an eta Gaztedi Dantza Taldea, hilaren 25ean leku berean arituko dira.

Egitarau honek garagarrila amaitu artean, sei emonkizun eskainiko ditu lau leku desbardinetan banaturik, astegoienak bi lan egunekaz txandakatuz eta 'Dantza Plazetan' programa honetan, Gaztedi Dantzari Taldea, Beti Jai Alai eta Ondalan izango dira protagonista. Bilboko Talderik zaharrena dan Gaztedi dantza Taldeak garagarrilaren 16an esakiniko dau ekitaldia Santutxuko Karmelo Plazan. Bestalde, Aita Donosti plazea izango da Beti Jai Alai talde beteranoaren eszenatokia (Garagarrilaren 25ean, gaueko 22:00etan). Eta azkenik, Ondalanek parte hartuko dau garagarrileko programeari amaierea emoteko; bi emonkizun izango dira: San Inazion, garagarrilaren 26an eta 31n, 11:30etan eta 18:30etan.

‘Dantza Plazetan’ egitaraua, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, irailean bueltauko da barriro be urte amaierara bitartean antolatutako beste hamar emankizunakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu