Woody Allen gaur hasiko da Londresen pelikula barria filmetan
2009-07-13 14:33Woody Allen zinemagile estadubatuarrak gaur, garagarrilak 13, hasiko dau Londresen bere pelikula barriaren filmazinoa. Filmak oraindino ez dauka izenbururik, baina aktore nagusiak Antonio Banderas, Josh Brolin, Anthony Hopkins, Gemma Jones, Freida Pinto, Lucy Punch eta Naomi Watts izango dira.
Woody Allen zinemagile estadubatuarrak gaur, garagarrilak 13, hasiko dau Londresen bere pelikula barriaren filmazinoa. Filmak oraindino ez dauka izenbururik, baina aktore nagusiak Antonio Banderas, Josh Brolin, Anthony Hopkins, Gemma Jones, Freida Pinto, Lucy Punch eta Naomi Watts izango dira.
Allenen pelikula barriaren filmazinoak zazpi aste iraungo dau. Londresen girotutako komedia dramatiko bat izango da, eta familia bereko kideen maitasunezko gorabeherak eta amodio korapilatsuak konpontzeko saiakerak kontauko ditu.
'Vicky Cristina Barcelona'-ren ondoren, Allenek Mediapro produktora katalanagaz egiten dauen bigarren filma izango da, eta 2010eko udagoienean estreinetea aurreikusi da. Pelikula honen ondoren, Woody Allenek beste bi film egingo ditu Mediaprogaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!