Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko erretorea Unibersidadeen G-9 taldearen buru

Bizkaie! 2011-07-19 14:22

1997an sortu zan Unibersidadeen G-9 taldea, eta diru-irabazi asmorik bako alkartea da; kideak unibersidade publiko bakarrak dira jagokezan autonomia erkidegoetan: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Oviedo, EAE, Nafarroa (publikoa) eta Zaragoza. Ikasle kopuruari (200.000 baino gehiago) eta proiektu bateratuen kopuruari jagokenez, Espainiako unibersidade-arteko talde handiena da.

Telesforo Monzonen omenezko pastorala aurkeztuko dau Larraineko herriak abuztuaren 13an

Bizkaie! 2011-07-19 14:10   Kulturea

Aurtengo pastoralak Telesforo Monzon politikari eta kultur gizon ezaguna izango dau protagonista. Jean Bordaxar kantari zuberotarrak idatzi dau Monzon pastorala, eta Larrainen eszenaratuko dau, abuztuaren 7an eta 13an. Hirugarren emanaldia Monzonen jaioterrian bertan egingo dabe, Bergaran, irailaren 17an.

XIX. Euskal Encounter lanpostuak sortzeko eta negozio ekimenak bultzatzeko plataforma bilakatuko da

Bizkaie! 2011-07-19 12:57

Hainbat erakunde eta enpresek euren lantaldeak osotzeko behar dituen profil profesionalak topetako lehiaketak antolatu ditue eta Basquegame Euskadiko bideojokoen sektoreko enpresen alkarteak be aukerea aprobetxauko dau alkarrizketak egin eta bere lan-poltsarako langileak hautatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mondragon Unibersidadea eta Australiako Gold Coasteko unibersidade bat surfaren industria sustatzeko alkartu dira

Bizkaie! 2011-07-19 11:29

Hitzarmenaren arabera, bi unibersidadeek ikasleak trukatuko ditue eta irristatze-kirolen sektorean nazinoarteko lankidetza-sare unibersitarioa sortuko dabe.

New York City Ballet konpainiaren 'Stars of Ballet', Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2011-07-19 11:28   Kulturea

Works & Process at the Guggenheim izeneko egitarauaren barruan, New York City Ballet konpainiako izarrik garrantzitsuenak Guggemnheim Museoan izango dira, abuztuaren 2an, 19:00etan. Stars of Ballet ikuskizuna eskainiko dau, hain zuzen be, New Yorkeko taldeak.

Euskeraz egiteko motibazinoa aztergai, UEUren Iruñeako udako ikastaroetan

Bizkaie! 2011-07-18 16:54   jardunaldiak

Virginia Belategi Arrisku Psikosozialen Prebentzinorako teknikaria, Hizkuntza Normalizaziorako Aholkularia eta Trebatzailea da. Iruñean, UEUren udako ikastaroen barruan, Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak izeneko ikastaroa eskainiko dau garagarrilaren 19an.

AlhóndigaBilbaon umorezko antzerki aste bat izango da Aste Nagusian BBKren laguntzinoagaz

Bizkaie! 2011-07-18 15:47   jardunaldiak

Ikuskizunen eskaintza BBK Banden Jaialdiagaz osotzen da, izan be, abuztuaren 24an Lekeitioko Musika Bandeak joko dau; 25ean, Laudioko Musika Bandearen txandea izango da eta hurrengo egunean, Eibarko Musika Bandearena. Emonaldi guztiak BBK Aretoan (Kale Nagusia 19) izango dira, 19.00etatik aurrera, eta sarrerea dobakoa izango da, lekuak bete arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Blas de Otero - Bilbo Hiria Nazinoarteko IV. Poesia Sariak igazko parte-hartzea hirukoiztu egin dau

Bizkaie! 2011-07-18 14:33   Kulturea

Lanak jasoteko epea amaitu ondoren, gaztelaniazko 241 poema bilduma eta euskerazko 13 jaso dira. Igaz, barriz, gaztelaniazko 71 lan eta euskerazko 5 jaso ziran.

Garagarrilaren 18tik 20ra UEUko Udako Ikastaroak Iruñean

Bizkaie! 2011-07-18 12:08   jardunaldiak

UEUk hogeita hemeretzigarrenez antolatzen dituan udako ikastaldiak Iruñeko Jaso ikastolan azken astea emongo dau, hilaren 18tik 20ra bitartean. Astean zehar aukera zabala eskainiko dau.

Elena Garcia: 'Ikastaro arrakastatsua da Euskal Herrian itzultzaile ugari eta hizkuntzakazko sentsibilizazino handia dagoalako'

Bizkaie! 2011-07-15 16:39   Barriketan

ELEKA enpresako teknikaria

Badator Portugaleteko Nazinoarteko XXVII. Folklore Jaialdia

Bizkaie! 2011-07-15 15:45   Kulturea

Garagarrilaren 17tik 31ra, Portugaleteko Elai Alai Kultur Elkarteak konbidauta, 280 jantzari eta musikari baino gehiago ikusiko doguz jantzan Portugaleten ez eze baita Euskal Herrian zehar be. Aurten, Kolonbia, Egipto, Indonesia, Martinica, Serbia, Togo eta Udmurtiako taldeak izango dira gurean Elai Alai taldegaz batera eta Portugaleten eta Euskal Herriko 28 udalerritan ikusi ahal izango dira jantza saioak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mobimentua, sakontasuna eta ahotsa atzemoten dituan Kinect software iraultzailea aurkeztuko dau Windows-ek Euskal Encounter-en

Bizkaie! 2011-07-15 13:35

Informatikearen euskal party-a, erreferentziazko topagunea nazinoartean, garagarrilaren 22 eta 25 bitartean egingo da Barakaldoko BECen; plazak agortuta dagoz Aste Santutik eta 1.000 personatik gorako itxaron zerrendea osotu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bittor Kapanaga Elorza euskaltzale otxandiarra hil da

Bizkaie! 2011-07-15 12:26   kulturbiz

Goian Bego

Euskerearen eta euskal mitologiaren ikertzailea bart hil da 85 urtegaz. Hileta eleizkizuna gaur, garagarrilak 15, egingo da Otxandioko Santa Marina parrokian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskeraz eta udmurtieraz abesten daben taldeak eta Mary Black abeslariaren ilobea Liet International 2011ko finalean

Bizkaie! 2011-07-15 11:37   Musikea

Liet International 2011-ko epaimahaiak 20 hizkuntzetan idatzitako 40 abesti baino gehiago entzun eta gero 5 aukeratu ditu. Eta aukeratutako taldeak ondokoak dira: Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Manam (Eskozia), Siroka (Euskal Herria) eta Aoife Scott (Irlanda).

Mila lagun inguruk parte hartu dabe Bilboko Lehen Zabalguneko eraikin berezietara egin diran bisita gidatuetan

Bizkaie! 2011-07-14 15:07   jardunaldiak

Jarduerea irailaren hasieran jarriko da barriro martxan, Nafarroa kalean dagoan Sociedad Bilbaínaren eraikinera egingo diran bisitakaz. Ekimen horretan parte hartzeko dagoan gero eta eskari handiagoa ikusita, Kultura eta Hezkuntza Sailak zabaldu egin behar izan dau barriro be talde kopurua, eta La Bilbaína ikusteko plazak 500etik 800era zabaldu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Gotzon Elortza getxoztarraren hiru dokumental zaharbarritu ditu Euskadiko Filmategiak

Bizkaie! 2011-07-14 12:11   Barriak

Euskadiko Filmategiak euskerazko lehenengo dokumentalak zaharbarritu ditu, eta Donostiako Zinemaldian estreinauko ditue, irailean. Berreskuratutako lan guztiak Gotzon Elortza getxoztarrak egindakoak dira. Euskal jatorriko ikus-entzunezko filmak eta dokumentalak gordeteaz gan, pelikulak barriztu egiten ditu Filmategiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Igor Elortza: 'Auzolana alstruismoagaz lotuko neuke nik; baina, batez be, bizipozagaz'

Bizkaie! 2011-07-13 18:37   Barriketan

Bertsolari, musikari eta sortzailea

Zubererazko 'Xora' fikzinozko film luzearen grabazinoa astelehenean hasiko da

Bizkaie! 2011-07-13 13:09   Barriak

Xora, zubererazko fikzinozko lehenengo filma, aurkeztu eban atzo Peio Cachenaut zuzendariak Donostian. Astelehenean, garagarrilaren 18an hasiko dabe grabazinoa; danetara hiru bat aste emongo ditue lan horretan. Proiektuak 45.000 euroko aurrekontua dauka. Hainbat herritarrek eta erakundek hartu dabe parte, besteak beste, Hebentik alkarteak, Aldudarrak Bideo alkarteak eta Baleuko etxeak.

Bilboko Udalak XXIX. Gabriel Aresti ipuin saria deitu dau

Bizkaie! 2011-07-13 12:19   kulturbiz

Ipuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira, edo bestela posta arruntez edo udal webgunearen bitartez bialdu beharko dira urriaren 28a baino lehen. Lehiaketearen oinarriak Bilboko Udaleko webgunean konsultau ahal izango dira.

Kontsumobide kontsumitzaileen eskubideak babesteko institutua irailean abiatuko da

Bizkaie! 2011-07-13 11:38

Kontsumobide kontsumitzaileen eskubideak babestea heleburu dauen institutua irailaren 1ean abiatuko dala jakinarazo dau Eusko Jaurlaritzeak, izan be erakundea sortzeko beharrezko dekretuak onartu barri ditu.