Badator Portugaleteko Nazinoarteko XXVII. Folklore Jaialdia

Bizkaie! 2011-07-15 15:45   Kulturea

Garagarrilaren 17tik 31ra, Portugaleteko Elai Alai Kultur Elkarteak konbidauta, 280 jantzari eta musikari baino gehiago ikusiko doguz jantzan Portugaleten ez eze baita Euskal Herrian zehar be. Aurten, Kolonbia, Egipto, Indonesia, Martinica, Serbia, Togo eta Udmurtiako taldeak izango dira gurean Elai Alai taldegaz batera eta Portugaleten eta Euskal Herriko 28 udalerritan ikusi ahal izango dira jantza saioak.

Garagarrilaren 17tik 31ra, Portugaleteko Elai Alai Kultur Elkarteak konbidauta, 280 jantzari eta musikari baino gehiago ikusiko doguz jantzan Portugaleten ez eze baita Euskal Herrian zehar be. Aurten, Kolonbia, Egipto, Indonesia, Martinica, Serbia, Togo eta Udmurtiako taldeak izango dira gurean Elai Alai taldegaz batera eta Portugaleten eta Euskal Herriko 28 udalerritan ikusi ahal izango dira jantza saioak.

Portugaleteko Nazinoarteko XXVII. Folklore Jaialdiaren aurkezpen ekitaldian izan dira: Mikel Toral López, Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendaria; Gonzalo Olabarria Villota, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; Mikel Torres Lorenzo, Portugaleteko Udaleko alkatea; Edorta Gil, Caja Laboral - Euskadiko Kutxako ordezkaria; Gaizka Benguria, Elai Alai Kultur Elkarteko presidentea; eta Jose Ignacio Beitia, Folklore Jaialdiko zuzendaria. Erakunde babesleek Elai Alai Elkarteak urtero-urtero gure tradizinoa sustatu eta supertzen ez eze, munduko beste kultura baztuk ezagutarazoten egiten dauen lana azpimarratu dabe.

Era berean, Jaialdiaren 38 urteko ibilbidean egindako lanari esker, Elai Alai Elkarteak eta Portugalete herriak nazinoarte mailako proiekzinoa jaso dabela be adierazo dabe.


Ohikoa dan lez, garagarrilaren 17ko inaugurazinoaren ondoren, ekitaldi nagusiak Portugaleteko San Roke plazan izango dira iluntzeko 21:30etik 23:00etara bitartean:

- Garagarrilaren 18an, Udmurtia eta Togoko taldeak.

- Garagarrilaren 19an, Indonesia eta Serbiako taldeak.

- Garagarrilaren 20an, Egipto eta Martinikako taldeak.

- Garagarrilaren 21ean, Kolonbia eta Euskadi (Elai Alai).

- Garagarrilaren 25ean, Munduko Dantzak ikuskizuna aurten konbidautako talde guztiakaz, Portugaleteko Carlos VII Etorbidean, 21:30ean.

- Garagarrilaren 28tik 29ra, Nazinoarteko Entzunaldi Musikalak izango dira Portugaleteko Gran Hotel Puente Colgante-ko terrazan, 19:30ean.


Garagarrilaren 28tik 31ra, taldeek emonaldiak eskainiko ditue ondoko herrietan:

- Garagarrilaren 17an, Santurtzin, Indonesiako taldea.

- Garagarrilaren 21ean, Getxon (TOGO), Berrizen (SERBIA); Erandion (EGIPTO) eta Arrasaten (MARTINIKA).

- Garagarrilaren 22an, Sondikan (MARTINIKA), Elgoibarren (TOGO-INDONESIA), Berrizen (UDMURTIA), Bergaran (KOLONBIA) eta Tuteran (SERBIA).

- Garagarrilaren 23an, Durangon (INDONESIA), Getxon (EGIPTO), Balmasedan (UDMURTIA) eta Olaztin (SERBIA - MARTINICA).

- Garagarrilaren 24an, Gorlizen (EGIPTO), Errenterian (SERBIA), Busturian (TOGO-MARTINIKA), Amorebietan (KOLONBIA) eta Azpeitia (UDMURTIA).

- Garagarrilaren 26an, Ispasterren (KOLONBIA).

- Garagarrilaren 27an, Bilboko Arriaga Antzokiaren plazan.

- Garagarrilaren 29an, Deban (TOGO), Tolosan (SERBIA) eta Irúnen (MARTINIKA).

- Garagarrilaren 30ean, Bakion (TOGO), Sopuertan (KOLONBIA), Donostiako Loiola Auzoan (UDMURTIA, MARTINIKA) eta Güeñesen (INDONESIA).

- Garagarrilaren 31n, Azpeitian (KOLONBIA).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu