Euskeraz egiteko motibazinoa aztergai, UEUren Iruñeako udako ikastaroetan
2011-07-18 16:54 jardunaldiakVirginia Belategi Arrisku Psikosozialen Prebentzinorako teknikaria, Hizkuntza Normalizaziorako Aholkularia eta Trebatzailea da. Iruñean, UEUren udako ikastaroen barruan, Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak izeneko ikastaroa eskainiko dau garagarrilaren 19an.
Virginia Belategi Arrisku Psikosozialen Prebentzinorako teknikaria, Hizkuntza Normalizaziorako Aholkularia eta Trebatzailea da. Iruñean, UEUren udako ikastaroen barruan, Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak izeneko ikastaroa eskainiko dau garagarrilaren 19an.
Virginia Belategik irakasleak izango ditu, batez be, ikasle Iruñean. Horreekaz trebatuko da euskerearen sensibilizazinoa ikasgeletan eragiteko. Hainbat teknika erabiliko ditu ikastaroan: Teknikek oinarri metodologikoa dabe. Beraz, nik nire ikastaroan oinarri metodologiko hori azalduko dot. Metodologia hori, batez be, heziketa emozionala eta PNLren arlotik eratorritakoa da. Horri, ganera, gehitu behar jako, alde batetik, hausnarketarako teknikak landuko doguzala eta, beste aldetik, konpromisorako teknikak.
PNL teknikak programazino neurolinguistikoa esan nahi dau. Hau da, buruan kode edo programa batzuk daukaguz, eta horreen arabera funzionetan dogu. Kode horreek maila neurologikoan dagoz, hizkuntzaren bidez kodifikauta. Zer esan nahi dau horrek? Barriro, hizkuntzearen arabera kodifikauta egon daitekezala. Adibidez, nik neure buruari esaten badeutsat behin eta barriz ez dodala hizkuntzak ikasteko balio, argi dago ez dodala inoiz hizkuntzarik ikasiko, azaltzen dau.
Ikastaroan hainbat helburu ditu Belategik: Nik planteauko dodana, alde batetik, guk helduok zein eredu transmitiduten dogun izango da. Askotan eskatzen jake gazteei euskeraz egiteko, baina guk zer egiten dogu? Horregaitik, lehenengo gauzea gure praktikea aztertzea izango litxake. Hau da, gure jokabidea ikertzea eta horren arrazoia. Horretarako, lehen aitatutako metodologia erabiliko dau durangarrak. Esaterako, ikasle bakoitxak euskarearen inguruan izan dauen ibilbidean sakonduko dabe.
Ikastaroko beste helburuetako bat da gazteek zergatik ez daben euskeraz egiten aztertzea; zein motibazino falta daben, esaterako. Gazteleraz berba egiten badabe, ia zergaitik egiten daben, zein jarrera edo jokabide dagoan horren atzean eta ikusi aldagarriak diran ala ez: Jarrera aldaketea bultzatzen ahalegindu behar gara motibazino tresnak erabiliz; hizkuntzeari atxikimendua, ezagutzea... hizkuntzari maitasuna sustatzea, azken baten.
Virginita Belategiren ustez, eskoletan lehen euskera hutsez egiten zana orain gaztelerak menperatzen dauela gero eta argiago ikusten da. Eskola orduetan euskeraz egiten da, hainbat eskoletako sistema holan eginda dagoalako, baina atsedenaldietan gazte askok gaztelerara jotzen dau. Zergaitik? Helduen hizkuntzea dalako. Akaso ez da horregatik bakarrik izango. Azken batean, galdetu ete deutsegu gure gazteei zergaitik egiten daben gazteleraz?, azaldu dau Belategik.
Ume edo gazteak duen bizilekuaren arabera, familia... hainbat motibazino teknika aplikau behar dira. Esaterako, guraso euskaldunak dituan ume baten kasua edo guraso erdaldunak eta euskerea bigarren hizkuntza moduan eskolan ikasi dauen umearena ez da gauza bera. Hizkuntzeagaz daben loturea eta zelango gaitasuna daben faktore garrantzitsuak dira. Hizkuntza bat ikasteko gaitasuna eta harreman emozionala be oinarrizkoak dira, Belategiren ustez.
Euskaldun batek izan behar dauen lehenengo gauzea kontzientzia da: Kontzientzia barik errazagoa da gure gizartean gaztelerara jotzea. Ganera, euskeraz berba egiten ahalegindu behar gara, holan gaitasuna handitzen da eta. Aldi berean, gure buruarengan segurtasun gehiago izango dogu.
Gaur egungo gizartean kultur aniztasunean bizi gara. Belategik azaldu dauenez, bi errealidade dagoz. Alde batetik, kanpotik etorri, eta gaztelera ama hizkuntza moduan ekarri ez dabenak dagoz. Horrek hona etorri ziranean euskerea ezagutu dabe eskolako hizkuntza moduan. Ondorioz, euren seme-alabek euskeraz egiten dabe, eta euren lehenengo hizkuntzea da. Ganera, integrazino bide modura be hartzen dabe. Beste aldetik, Hego Ameriketatik etorritako ume eta gazteak dagoz. Badabe hemen erabilten dan beste hizkuntza bat: gaztelera. Orduan, euskerea ikasteko esfortzua eta preminea txikitu egiten da. Ondorioz, komunidade horretako kideek euskerea ikasteko zailtasun gehiago ditue. Horri bizilekuaren aldagaia ere gehitu behar jako, Belategiren eritxiz. Markinako komunidade afrikarrak euskeraz egiten dau, hori kaleko hizkuntzea. Ostera, Durangoko afrikarrek gazteleraz egiten dabe eta umeek be bai, nahiz eta eskolan euskeraz ikasi eta egin. Inguru soziolinguistikoak berebiziko garrantzia dauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!