XIX. Euskal Encounter lanpostuak sortzeko eta negozio ekimenak bultzatzeko plataforma bilakatuko da
2011-07-19 12:57Hainbat erakunde eta enpresek euren lantaldeak osotzeko behar dituen profil profesionalak topetako lehiaketak antolatu ditue eta Basquegame Euskadiko bideojokoen sektoreko enpresen alkarteak be aukerea aprobetxauko dau alkarrizketak egin eta bere lan-poltsarako langileak hautatzeko.
Garagarrilaren 22tik 25era Barakaldoko BECen egingo dan XIX. Euskal Encounter lanpostuak sortzeko eta negozio ekimenak bultzatzeko plataforma bilakatuko da. Informatikearen munduko 6.000 zale eta profesional baino gehiago batuko dituan makro-ekitaldi honen arduradunek aditzera emon dabenez, edizino honetan partaideen gaitasunak nabarmenduko dituen ekimen gehiago egingo dira. Gainera, euren arteko hartu-emonak sustatu nahi ditue, horreetatik proiektu barriak sor daitezen bultzatzeko.
Euskal Encounter-eko arduradun nagusi Sabino San Vicentek zehaztu dau hainbat erakunde eta enpresek euren lantaldeak osotzeko behar dituen profil profesionalak topetako lehiaketak antolatu dituela. Horreen artean dagoz Mondragon Unibersidadea, Doocuments eta software garapenean dabilzan zenbait enpresa. Era berean, Basquegame Euskadiko bideojokoen sektoreko enpresen alkarteak aukerea aprobetxauko dau alkarrizketak egin eta bere lan-poltsarako langileak hautatzeko.
Holako ekimenek erakusten dabe, munduko party azkarrenaren (20.000 megako konekzino abiadurea baitauka) aurkezpenean esandako moduan, topagune honek aisia eta bideojokoak baino askoz be gehiago eskaintzen dau, ekitaldiaren antolakuntzaz arduratzen dan Euskaltel Fundazinoko zuzendari Mikel Astorkizaren berbetan. Teknologiak, barrikuntzeak eta ekintzailetzak bat egiten dabe Euskal Encounter-en, aitatu dau San Vicentek. Bertan, partaideek urtean zehar garatutako proiektu barritzaileak aurkeztu ahal izango ditue jentaurrean. Horretarako, lanak ikusgai jarriko dira espazio batean, eta hor enpresen eta hurreratzen diran personen galderei erantzuteko aukerea izango dabe sortzaileek.
XIX. edizinoko nobedadeen artean, aitagarriak dira robotikeagaz lotutako lehiaketak; besteak beste, adimen artifizialeko probetan, bideojoko batean jokatzeko ahalmena eukiko daben robotak programau beharko ditue parte-hartzaileek, software librea erabiliz.
Bideojokoen atala be hazi egingo da aurten. Partaidetza datuen arabera, partaideen % 67k adierazo dau Euskal Encounter 19an jokatuko diran 16 sareko jokoen txapelketetan parte hartzeko asmoa dauela, gitxienez batean, adierazo dau ekitaldiko arduradun nagusiak. Era berean, aurten, online jokalarien komunidade ugari sartuko dira jokoen antolakuntzan. Horreek milaka jokalari batzen ditue mundu osoan.
Bestalde, Gamegune bideojokoen nazinoarteko txapelketeak IX. edizinoa ospatuko dau aurten, 15 herrialdetako 24 ekipogaz. danak europarrak dira, hiru talde izan ezik: bi Arabiar Emirerri Batuetakoak –lehen aldiz hartzen dabe parte proba honetan- eta bat Brasilgoa. Munduko ospetsuenen artean kokatzen dan lehiaketa hau Mexikora be lekualdatuko da, abenduan, hirugarren urtez jarraian. Herrialde mexikarrean Euskaltel Fundazinoaren laguntzinoagaz egiten dan Aldea Digital izeneko partyaren barruan jokatuko da txapelketea.
Euskaltel Fundazinoko zuzendari nagusiak gaineratu dau Informazinoaren Gizartearen lehenengo mailan kokatu dala Euskadi. Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeko (CMT) datuen arabera, Estaduan bezeroen % 2k baino ez dauka Interneteko 20 megako konekzinoa, eta EAEn, barriz, Euskalteleko bezeroen artean, % 50eraino heltzen da zifra hori. Banda zabala daben erabiltzaileen portzentajea, barriz, % 75ekoa da.
Xabier Sabalza Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Barrikuntza eta Informazio Gizarte zuzendariak bat egin dau Astorkizagaz: Euskadi informazino eta komunikazino teknologien sektorearen punta-puntan dago. Sabalza jn.ak EJk Euskal Encounter-ari laguntzen jarraitzeko asmoa dauela azaldu dau, arlo horretako lehiakortasuna sustatzeko helburuagaz. Horrezaz gan, azpimarratu dau oso garrantzitsua dala bideojokoen garapenean espezializautako AEBtako unibersidade ospetsu batek (DigiPen) Bilbon egoitza bat jarri izana, Euskal Encounter-ak erakarrita.
Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak nabarmendu dau hau ez dala frikien bilkura bat, informatika zaleen eta puntako enpresetan lan egiten daben profesionalen topagune garrantzitsua baino. Modu berean, aditzera emon dau partaideek oso ondo baloretan dabela partya, eta Euskaditik kanpo be ekitaldiaren garrantzia autortu deiela eskatu dau, Estaduko topaketa nagusia baita.
Aurtengo ekitaldien artean, azpaimarratzekoa da Windows-ek sortutako Kinect software iraultzailearen aurkezpena, mobimentua, ahotsa eta sakontasuna atzemoten dituana. Informatikearen munduko enpresa liderrak dobako erreminta hori eratu dau garatzaileei aurrerakuntza teknologikoak ekarten laguntzeko. Bestalde, Euskal Encounterreko partaideek eta bertaratzeko interesa dabenek Trackmania 2 Canyon probau ahal izango dabe, lehenengoz Estaduan. Mundu osoan 14 miloe jokalari baino gehiago erregistrauta dituan Trackmania joko ezagunaren bigarren zatia da hori.
Barrikuntzen artean, Euskal Encounter-aren barruan eta lehen aldiz Euskadin, irrati-amateur ekipoak daroazan globo estratosferikoa jaurtiko dabe Euskobyte Alkarteko kideek. Globoak 30.000 metroko altuerea hartuko dau eta bere kokapen, altuerea, tenperaturea eta bestelako parametro batzuei buruzko informazinoa bialduo dau minuturo eta bidaia www.aisekom.com webgunean jarraitzeko aukerea izango da.
Horrezaz gan, nazinoarteko epaimahai batek balorauko ditu aurten scene edo arte digitaleko lehiaketak, eta hardware zein software libre arloetako ekintzak be egingo dira. Eta eizn ahaztu, ExpoSyfy. Viaje fantástico erakusketan, zinema fantastikoko eta zientzia-fikzinoaren generoko film esanguratsuenetako objektu originalak egongo dirala ikusgai, Euskal Encounter-ek irauten dauen jardunaldi guztietan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!