Kontsumobide kontsumitzaileen eskubideak babesteko institutua irailean abiatuko da
2011-07-13 11:38Kontsumobide kontsumitzaileen eskubideak babestea heleburu dauen institutua irailaren 1ean abiatuko dala jakinarazo dau Eusko Jaurlaritzeak, izan be erakundea sortzeko beharrezko dekretuak onartu barri ditu.

Kontsumobide kontsumitzaileen eskubideak babestea heleburu dauen institutua irailaren 1ean abiatuko dala jakinarazo dau Eusko Jaurlaritzeak, izan be erakundea sortzeko beharrezko dekretuak onartu barri ditu.
Erakunde barriaren eginkizun nagusia gizarte-behar gero eta zorrotzeei modu eraginkorragoan erantzutea izango da. Gobernu Batzordeak onartutako dekretu biei jagokenez, batak Kontsumobideren egiturea eta antolaketea arautzen ditu eta besteak, barriz, gizabaliabideen nahiz bitarteko materialen esleipenaren baldintzak finkatzen ditu.
Kontsumobide martxan ipintean gaur egungo Kontsumo Zuzendaritzea desagertuko da. Institutu barria erakunde autonomo lez eratuko da, Osasun eta Kontsumo Sailaren barruan, baina bere helburuak lortzeko berezko nortasun juridikoa eta gaitasun osoagaz.
Kontsumobidek lurralde-egoitzak izango ditu, eta lau administrazino-gunetan banatuko da, hau da: Planifikazinoa, Ikerketna, Informazinoa eta Heziketea; Erreklamazinoak, Bitartekaritzea eta Arbitrajea; Ikuskaritza eta Merkatuaren kontrola; eta Zerbitzu Orokorrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!