New York City Ballet konpainiaren 'Stars of Ballet', Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2011-07-19 11:28   Kulturea

Works & Process at the Guggenheim izeneko egitarauaren barruan, New York City Ballet konpainiako izarrik garrantzitsuenak Guggemnheim Museoan izango dira, abuztuaren 2an, 19:00etan. Stars of Ballet ikuskizuna eskainiko dau, hain zuzen be, New Yorkeko taldeak.

Works & Process at the Guggenheim izeneko egitarauaren barruan, New York City Ballet konpainiako izarrik garrantzitsuenak Guggemnheim Museoan izango dira, abuztuaren 2an, 19:00etan. Stars of Ballet ikuskizuna eskainiko dau, hain zuzen be, New Yorkeko taldeak.

Aurreko urteetako arrakastea dala-eta, aurten be Works & Process at the Guggenheim programea antolatzea erabagi dau Bilboko museoak. New York City Balleteko jantzari nabarmenenek hainbat koreografia aurkeztuko ditue, eta tartean Tom Gold ezaguna izango da, konpainiako bakarlaria azken 21 urteetan.

Danetara, bost pieza eszenaratuko ditu New York City Balletek. Lehenengo koreografia, Mozarten musikeagaz, Tom Goldek preparetako Ballet barria izango da; ostean, Stephen Hanna eta Sara Mearns jantzariek George Balanchineren Intxaur hauskailua egingo dabe; gero, Igor Stravinskiren musikea interpretauko dabe Agon pas de trois lanean; Marius Petipa koreografoaren Loti ederra pas de deux izango da laugarrena; eta, amaitzeko, danak alkarregaz jantzan egingo dabe. Bederatzi kidek osotzen dabe taldea: Jared Angle, Likolani Brown, Tom Gold, Amanda Hankes, Stephen Hanna, Russel Janzen, Sara Mearns, Gretchen Smith eta Abi Stafford.

Works & Process at the Guggenheim egitaraua Mary Sharp Cronsonek zuzentzen dau. 1984an hasi eban New Yorken, publikoa eta arte eszenikoaren nazinoarteko sortzaile handiak alkarregana hurreratzeko asmoagaz.

Daborduko sarrerak salgai dagoz museoko txarteldegian eta webgunean; Museoaren Lagunentzako, 5 euroan, eta bestela, 10 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu