Telesforo Monzonen omenezko pastorala aurkeztuko dau Larraineko herriak abuztuaren 13an
2011-07-19 14:10 KultureaAurtengo pastoralak Telesforo Monzon politikari eta kultur gizon ezaguna izango dau protagonista. Jean Bordaxar kantari zuberotarrak idatzi dau Monzon pastorala, eta Larrainen eszenaratuko dau, abuztuaren 7an eta 13an. Hirugarren emanaldia Monzonen jaioterrian bertan egingo dabe, Bergaran, irailaren 17an.
Aurtengo pastoralak Telesforo Monzon politikari eta kultur gizon ezaguna izango dau protagonista. Jean Bordaxar kantari zuberotarrak idatzi dau Monzon pastorala, eta Larrainen eszenaratuko dau, abuztuaren 7an eta 13an. Hirugarren emanaldia Monzonen jaioterrian bertan egingo dabe, Bergaran, irailaren 17an.
Larraineko berrehun bat biztanle daborduko lan eta lan dabilz pastorala atontzen. Urtean-urtean Zuberoako herri batek hartzen dau pastorala atontzeko ardurea, eta aurten Larrainek egingo dau. Emonaldi bi besterik ez dira egiten, baina aurton beste bat be eskainiko dabe, Bergaran. Danetara, 97 aktore, 17 jantzari, 14 musikarik eta ehun bat laguntzailek hartuko dabe parte antzerkian.
Jean Bordaxarrek pastoralaren aurkezpenean azaldu ebanez, Telesforo Monzoni haren heriotzaren 30. urteurenean omenaldia egitea izan da bere helburua nagusia; horregaz batera, eskolan erakusten ez dan historia be kontau gura dau. Bai Larraineko alkate Sébastien Uthurriaguek bai Bergarakoak, Jexus Elortzak, pastorala antolatzearen garrantzia nabarmendu eben.
Monzon pastoralaren testu osoa liburu baten jaso dabe, eta salgai egongo da pastorala egiten dan egunetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!