Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko erretorea Unibersidadeen G-9 taldearen buru

Bizkaie! 2011-07-19 14:22

1997an sortu zan Unibersidadeen G-9 taldea, eta diru-irabazi asmorik bako alkartea da; kideak unibersidade publiko bakarrak dira jagokezan autonomia erkidegoetan: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Oviedo, EAE, Nafarroa (publikoa) eta Zaragoza. Ikasle kopuruari (200.000 baino gehiago) eta proiektu bateratuen kopuruari jagokenez, Espainiako unibersidade-arteko talde handiena da.

Garagarrilaren 1etik, datozen sei hileotan, UPV/EHUko erretore Iñaki Goirizelaia Ordorika izango da unibersidadeen G-9 taldearen buru. G-9 taldearen estatutuen arabera, presidentetza sei hilebeterik behin txandakatu behar dabe taldea osotzen daben bederatzi erretoreek. Presidenteari zenbait lan jagokoz, besteak beste, Erretoreen Batzar Orokorraren eta Batzorde Iraunkorraren bileretarako deia egitea, bileren buru izatea eta eguneko aztergaiak ezartzea, Batzar Orokorraren eta Batzorde Iraunkorraren erabagiak betearazotea eta horreen jarraipena egitea, eta organo horreei proposamenak aurkeztea.

Goirizelaiak Errioxako Unibersidadeko errektore José María Martínez de Pisón Caveroren eskutik jaso dau taldearen presidentetzaren lekukoa; Martínez de Pisón jauna 2011ko urtarrilaren 1etik bagilaren 30era izan da buru.

1997an sortu zan Unibersidadeen G-9 taldea, eta diru-irabazi asmorik bako alkartea da; kideak unibersidade publiko bakarrak dira jagokezan autonomia erkidegoetan: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Oviedo, EAE, Nafarroa (publikoa) eta Zaragoza. Ikasle kopuruari (200.000 baino gehiago) eta proiektu bateratuen kopuruari jagokenez, Espainiako unibersidade-arteko talde handiena da.


Profil akademikoa eta profesionala

Iñaki Goirizelaia Ordorika (Bilbo, 1958) 2009ko urtarriletik da UPV/EHUko erretorea, eta 2004ko maiatzetik 2008ko abendura Bizkaiko Campuseko erretoreordea izan zan; aurretik, 1998 eta 2000. urteen artean, EHUko Enpresa Harremanetarako erretoreordea izan zan.

Euskal Herriko Unibersidadeko irakaslea, 1981ean, Injinerutza Elektrikoko titulua eskuratu eban Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoaren Elektronika eta Telekomunikazinoak Sailean, eta 1987an Injinerutza Elektronikoan doktore egin zan, UPV/EHUn hori be.

1983tik 1985era, Stanford Research Instituten egin eban lan irakasle bisitari moduan, eta 1986an LABEIN ikerketa laborategietan hasi zan lanean. 1987an, bere enpresea sortu eban irudiak prozesatzeko teknikak modu industrialean apliketako. 2004an, sei hilebeteko egonaldia egin eban MIT Media Lab enpresan, konbidautako zientzialari legez. Zehatz esateko, elektronikoki bozkatzeko teknologia lantzen eban MIT-Caltech unitatean ibili zan.

Informazinoaren teknologia aurreratuen garapena dau ikerketa eremu, arreta berezia jarriz tele-hezkuntzeari, sarean oinarritutako irakaskuntzarako inguruneei, eta elektronikoki bozkatzeko teknologiari. Era berean, irudien prozesamenduko algoritmoetan oinarritutako segurtasun eskemak be interesetan jakoz, filigranak irudi digitaletan apliketako erabilten diranak.

Erakunde publikoek zein pribatuek finantzautako 30 ikerketa proiektu zuzendu ditu, eta I2T ikerketa taldeko kide da.


Informazino gehiago:
http://www.uni-g9.net
http://www.grupo9universidades.blogspot.com/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu