Mila lagun inguruk parte hartu dabe Bilboko Lehen Zabalguneko eraikin berezietara egin diran bisita gidatuetan
2011-07-14 15:07 jardunaldiakJarduerea irailaren hasieran jarriko da barriro martxan, Nafarroa kalean dagoan Sociedad Bilbaínaren eraikinera egingo diran bisitakaz. Ekimen horretan parte hartzeko dagoan gero eta eskari handiagoa ikusita, Kultura eta Hezkuntza Sailak zabaldu egin behar izan dau barriro be talde kopurua, eta La Bilbaína ikusteko plazak 500etik 800era zabaldu ditu.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programearen barruan, uriko eraikin berezietara egiten diran bisita gidatuen bigarren edizinoa jarri eban martxan joan dan maiatzean, Bilboko Lehen Zabalgunea izenez ezagutzen dan inguruko hiru higiezinetara antolatutako bisitakaz. Ekimenari hasierea emoteko Aburto Etxea bisitau zan, eta ondoren Ibaiganeko Jauregia. Bisita horreetan mila persona inguruk hartu dabe parte.
Danetara, 426 lagunek bisitau eben Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzea jasoten dauen Aburto Etxea, eta 602k Bilboko Athletic Club taldearen egoitzea dan Ibaiganeko Jauregia. Bisita horreetan higiezinak barrutik ezagutzeko aukerea emoten da, arkitekturearen eta diseinuaren aldetik dituen berezitasunak, eta baita gure uriaren historian izan eben garrantzia be.
Jarduerea irailaren hasieran jarriko da barriro martxan, Nafarroa kalean dagoan Sociedad Bilbaínaren eraikinera egingo diran bisitakaz. Ekimen horretan parte hartzeko dagoan gero eta eskari handiagoa ikusita, Kultura eta Hezkuntza Sailak zabaldu egin behar izan dau barriro be talde kopurua, eta La Bilbaína ikusteko plazak 500etik 800era zabaldu ditu.
Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, goizeko 11:00etatik 12:30etara bitarteko txanda bakarrean astelehenetik eguenera, eta barikuetan eta zapatuetan goizeko 9:30etik 11:30era eta 11:15etik 12:45era. Bisitek ordu eta erdiko iraupena izango dabe, eta talde bakotxak, gehienez be, 25 persona izango ditu. Hori dala eta, beharrezkoa izango da erreserbea egitea, abuztuaren 22tik aurrera, 94 4052788 telefono zenbakian (goizeko 9:30etik 13:30era).
Sociedad Bilbaina
Bilbao Izan programeari aurten ateak zabalduko deutsozan hirugarren higiezina, Nafarroa kalean dagoan Sociedad Bilbaína izango da. 2000. urtean Kultur Ondasun izentau eben, Monumentuen kategorian. Eraikin horren diseinua Emiliano Amannek egin eban 1909an, bera izan zalako erakundeak berak bere egoitza barria izango zana aukeratzeko antolatu eban lehiaketearen irabazlea. Ordura arte egoitzea Plaza Barrian egoan. 1910eko maiatzean lehen harria jarri zan, eta lanak 1913ko urtarrilaren 24an amaitu ziran. Eraikina egiteko inbersino osoa hiru miloe eta erdi pezetakoa izan zan.
Lerro eklektikoak dituan eraikina da, teilatu azpian solairu bat dauka, eta bertan azpimarragarria da Bailen kaleak Nafarroa kaleagaz dauen alakan errematetan dauen kupula zirkularra. Erdialdeko ardatzak era simetrikoan antolatzen dau fatxadea, eta ardatz horren azpian, mota horretako kluben arkitektura ingelesaren lerroa jarraitzen dauen eraikinaren barrualde bikainera eroaten dauen sarbide monumentala zabaltzen da.
Areto guztietako apainketa eta erremateak jatorrizkoak dira, sabaietan zein paramentu bertikaletan eta zoruetan. Kasu batzuetan altzariak be jatorrizkoak dira, liburutegian dagoan liburu bildumeagaz eta eraikinaren hasieratik apainketearen parte diran lan artistikoak bezela.
Bisita horreetan higiezinak barrutik ezagutzeko aukerea emoten da, arkitekturearen eta diseinuaren aldetik dituen berezitasunak, eta baita gure uriaren historian izaneben garrantzia be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!