Irakurketea sustatzea helburu, Foru Liburutegirako 2009. urterako kultur programa barria
2009-03-06 10:14 kulturbizJosune Ariztondok komunikabideen aurrean egindako agerpenean, aurtengo 2009. urterako programazinoaren barruko barrikuntza legez aitatu dau 'Bibliolagunak-Amigos de la Biblioteca' ekimenaren sorrerea; ekimen horrek irakurteko ohiturea sustatzea eta Liburutegiaren erabilerea eta Liburutegiko edukien eta erabileren ezagutza zabaltzea ditu helburu.
Lankidetza hitzarmena sinatuko dabe HAEEk eta Labayru Ikastegiak
2009-03-06 09:45 Euskerea berbagaiIVAP-HAEEk eta Labayru Ikastegiak lankidetzarako hitzarmena sinatuko dabe, erakunde biok hizkuntza arloan, eta administrazinoan erabilteari begira batez be, alkarregaz egin leikien bidea bateratzeko. Hitzarmena urtebeterako da, alde biak ados egon ezkero, urtez urte barritzeko aukereagaz.
'Bilbao Distrito Jazz' ekimenak jazz doinuz jantziko ditu Bilboko udaltegiak martian eta apirilean
2009-03-05 17:34 MusikeaProgramearen hamargarren edizinoa da aurtengoa, uriburuko agenda kulturalean guztiz errotuta dagoana eta areto desbardinetan dobako jazz kontzertuak eskaintzen dituana.
Lea-Artibai taldea Bertsolari gazteen XVII. BBK Sariketako finalaurrekora
2009-03-05 17:33 BertsolaritzeaSariketa honetan aurten, saioak sailkapen-izaerakoak dira eta galtzailea, Busturialdea, eliminauta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasetan da. Beraz, finalaurrekora pasetan dan taldea Lea-Artibai da eta hilaren 16an, igazko irabazlea dan Bilboaldeko taldeagaz neurtu beharko ditu indarrak.
'Brazos cruzados', Linea2 bizkaitarren 3. diskoa kalean
2009-03-05 17:00 MusikeaBasaurin, 2001ean sortutako taldeak hirugarren diskoa aurkeztu dau Bilbon Baga-Biga musika ideiak diskoetxearen eskutik. Rock kaletarra eta rock uritarra buztartuz, rockaren espirituari eta jarrereari uko egin barik, indartsu datoz rockaren indarra leuntasunez eskainiz.
Jabier Muguruza eta Alvaro Rabelliren barriena plazan
2009-03-05 14:51 KultureaJabier Muguruzaren 'Laura kanpoan da'- 'En ausencia de Laura' liburuaren gaztelaniazko itzulpena, Miren Ibarluzeak egindakoa eta Alvaro Rabelliren 'Euskera para Hispanohablantes / Espainoldunentzako Euskara' euskera metodoa aurkeztu ditue gaur Bilboko Fnac dendan, Atenea eta Euskal Liburutegi Elebidunaren eskutik.
Idoia Beratarbideren 'Cassamance Likine' pintura erakusketea ikusgai Ondarroan
2009-03-05 13:26 KultureaMartiaren 8an ospatuko dan Emakumeen Nazinoarteko Egunaren inguruko egitarauari hasierea emoteko, bihar, martiak 13, 19:00etan, Idoia Beratarbideren 'Cassamance Likine' ('Cassamancen bizi naiz') pintura erakusketearen inaugurazinoa egingo da Ondarroako Kofradia Zaharrean. Danetara, 16 koadrok osotzen dabe erakusketea, teknika mistoan egindakoak.
XIV. Udabarriko Kontzertuek musika klasikoa eroango dabe Getxora datorren astean
2009-03-05 10:10 MusikeaGetxoko musika klasikoko zikloa datorren astean helduko da Getxora, martiaren 10etik 14ra, hain zuzen. Ohikoa danez, Udabarriko Kontzertuek musika mota horren aniztasuna eta aberastasuna erakustea dabe helburu nagusi eta aurten talde eta errepertorio zabala preparau dabe antolatzaileek.
EAEko hiru unibersidadeetako 400 ikaslek parte hartuko dabe Euskadiko IX. Unibersidade arteko Kirol Txapelketan
2009-03-04 14:51Txapelketea Eusko Jaurlaritzearen Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzeak babesten dau, eta Mondragon Unibersidadeko (MU), Deustuko Unibersidadeko (DU) eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleak 16 kirol modalidadetan lehiatuko dira, Euskadiko txapeldun titulua lortzeko.
'Basque Audiovisual' markea egongo da Cannes-eko ikus-entzunezkoen azokan
2009-03-04 14:37 Euskaldunak munduanErakusmahaiak MIPTV Ikus-entzunezko Edukien eta Eduki Digitalen Nazinoarteko Azokan parte hartuko daben 12 euskal enpresak batuko ditu. Azoka hau munduko garrantzitsuenetakoa da arlo honetan, eta martiaren 30etik apirilaren 3ra bitartean egingo da Frantziako Cannes urian.
Euskerazko film laburrei nazinoarteko proiekzinoa emongo deutse Topagunearen VI. zirkuituak
2009-03-04 10:24 BarriakAurten 47 emonaldi eskainiko ditu zirkuituak, igaz baino hamar gehiago. Bost, ganera, Euskal Herritik kanpo izango dira lehenengoz, Erromako Associazione Culturale Euskara, Parisko Sustraiak–Erroak, Shanghaiko Euskal Etxea, Bartzelonako Euskal Etxea eta Londreseko London Basque Society alkarteakaz bideratutako alkarlanari esker. Zirkuitua martiaren 5etik apirilaren 7ra egingo da.
EHUk 'honoris causa' doktore izentauko ditu Tony Peters eta Reynald Ottenhof
2009-03-04 09:37Tony Peters Kriminologiako Nazinoarteko Erakundeko presidentea da eta Reynald Ottenhof Zigor Zuzenbideko Nazinoarteko Erakundeko presidenteordea. Ekitaldia gaur, martiak 4, izango da, Donostiako Miramar Jauregian, 12:00etan hasita.
Kontseiluak atxikimendua adierazo deutso Korrika 16ri
2009-03-03 13:50 Euskerea berbagaiKontseiluak Korrika 16ren 'Ongi etorri!' goiburuaren egokitasuna nabarmendu dau, mezu interesgarri asko ditualako bere barruan. Esangura horretan, urrunetik nahiz hurretik datozenei egiten jaken ondoetorria dala azpimarratu dau, eta kanpotik etorritakoak gure inguruan euskeraz txertatu dirala ikustea oso eragingarria izan daitekeela aitatu.
Oreka Tx-ek 'Nömadak Tx Zuzenean' aurkeztuko dau Arriagan
2009-03-03 11:18 MusikeaHarkaitz Martínez de San Vicente, Igor Otxoa eta Mikel Ugartek (2008 urtetik) osotzen dabe Oreka Tx taldea, eta, Donostiako Zinemaldia hasteko eta zarratzeko lako ekitaldi zehatz batzuk kenduta, bi urte eszenatokietatik urrun egon ondoren, barriro itzuliko dira euren musikea zuzenean eskaintzeko.
Euskerearen gaitasun tituluak alkarregaz baliokidetzeko Dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak
2009-03-03 10:02 Euskerea berbagaiBaliokidetza sistema honen bitartez, euskera-agiri guztiak Hizkuntzen Europako Markoagaz homologauta geratu dira, eta alkarregaz baliokidetuta, hau da, danetara 34 titulu desbardin. Euskerearen egiaztagirien arteko baliokidetzak euren artean eta honeek Europako Erreferentzia Markoagazko ezarri dira.
Emakundek hiru hilebeteko kanpaina interaktiboa egingo dau Martiaren 8aren inguruan
2009-03-02 17:49Emakunderen Martiaren 8ko kanpaineak barritasun nabariak dakarz aurten, eta, beste urteetan ez bezela, aurten kanpainea ez da aste batekoa bakarrik izango, hiru hilebetekoa baino, eta horrezaz gan, interaktiboa izango da.
2009-2010 ikasturteko matrikula epea zabalik Bilboko Udal Musika Eskolan
2009-03-02 14:54 MusikeaMatrikulauta dagozan ikasleek martiaren 16tik 27 bitartera izango dabe izena emoteko aukerea eta, ikasle barriek martiaren 2tik apirilaren 24ra.
Buzzcocks punk talde ingelesa Bilboko Kafe Antzokian izango da eguenean
2009-03-02 14:49 MusikeaManchesterreko laukotea 1977ko punk mobimentuaren talde garrantzitsuenetako bat izateaz gan, ondoren sortu ziran talde ugariren eragin nabarmena be bada. Bilboko kontzertua 'Another Bites' izeneko birearen barrukoa da.
Xabier Silveira jaun eta jaube Altsasuko finalaurrekoan
2009-03-02 14:10 BertsolaritzeaDatorren astegoienean, martiaren 7an jakingo dira sailkatu guztien izenak, Antsoaingo antzokian jokatuko dan hirugarren eta azken finalerdiko puntuazinoak jakitean. Arratsaldeko 17:30etan, ondokoek dabe hitzordua: Julio Soto, Erika Lagoma, Xabier Legarreta, Joxe Juan Zubieta 'Etxabe', Ander Fuentes 'Itturri' eta Iñaki Alemanek.
Asier Otamendi eta Rikardo Gonzalez de Durana nagusi Oionen eta Zalduondon
2009-03-02 12:12 BertsolaritzeaArabako Bertsolari Txapelketako finalerdiak erabagita geratu dira: martiaren 15ean, Zigoitiako kultur etxean, 17:00tan kantauko dabenak Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi, Serapio Lopez, Izar Mendiguren eta Iñaki viñaspre izango dira. Aramaioko kultur etxean, barriz, Asier Otamendik, Zigor Enbeitak, Andere Arriolabengoak, Ruben Sanchezek, Oihane Pereak eta Xabi Igoak burrukatu beharko dabe apirilaren 4an, Printzipal Antzokian jokatuko dan finalean aulkia lortzeko.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...