Quetzal Ibilbidea garagarrilaren 10ean helduko da Euskadira

Bizkaie! 2011-07-07 14:23

Quetzal Ibilbidea da Miguel de la Quadra-Salcedoren proiektu handietako bat. Hamasei eta 17 urte arteko gazteen artean, gaztelaniaz berba egiten daben herrialdeetan (Brasil eta Portugal be sartuta) Komunidade Iberoamerikarraren oinarriak sendotzeko helburuagaz sortu eban ekimena.

Datorren domekan, garagarrilaren 10ean, Quetzal 2011 Ibilbideko partaideak (Espedizinoa Miguel de la Quadra-Salcedok zuzendutako 225 gaztek eta komunikabideetako eta antolakuntzako partaideek osotzen dabe) Euskadira helduko dira eta bi egun emongo ditue berton. Getxoko itsas bidaietarako itsasontzien kaira helduko dirala aurrikusi dabe. Handik, Portugaleteraino joango dira eta goizeko 10:00etan, herriko alkateak, Mikel Torresek, harrerea egingo deutse. Geroago, espedizinoak bisitak egingo ditu Bizkaia Zubira eta Rialia Museora eta udalerrira egindako bisitea amaitzeko, Solar plazaren eta Kanilla pasealekuaren inguruan bazkaria egingo dabe.

Astelehenean, barriz, espedizinoko partaideak Arabara joango dira eta han Aiaraldeko hainbat udalerri bisitauko ditue; lehenengo, Gordexola eta Kexaa udalerrietara joango dira eta, eguna amaitzeko, Bizkaiko kostaldera joango dira barriro, Pobeñara, hain zuzen be.

Quetzal Ibilbidea da Miguel de la Quadra-Salcedoren proiektu handietako bat. Hamasei eta 17 urte arteko gazteen artean, gaztelaniaz berba egiten daben herrialdeetan (Brasil eta Portugal be sartuta) Komunidade Iberoamerikarraren oinarriak sendotzeko helburuagaz sortu eban ekimena.

Orain arte, Europako, Amerikako eta beste herrialde batzuetako (Maroko, Ekuatore Ginea, Filipinak eta Txina, besteak beste) 8.000 gaztek baino gehiagok izan dau beste kultura batzuetako giza ezaugarriak eta alderdi geografikoak eta historikoak ezagutzeko aukerea.

Quetzal 2011 Ibilbideak Euskadin emongo dituan bi egun horreetan, parte-hartzaileak herririk herri ibiliko dira eta gure lurraldeko kultura eta tradizinoen barri izango dabe Euskadi bikain ezagutzen dauen Miguel de la Quadra-Salcedoren eskutik. Izan be, espedizino honen buru eta arima izateaz gan, Euskadiko turismoaren enbaxadorea be bada.

Eusko Jaurlaritzearen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, Quetzal 2011 Ibilbidea babestuko dau Euskadiko tartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu