Gutun Zuria literatur jaialdia, zezeilaren 3tik 7ra Bilbon

Bizkaie! 2009-02-03 14:56   Kulturea

AlhondigaBilbaok Gutun Zuria literatura jaialdia antolatu dau bigarrenez, zezeilaren 3tik 7ra bitartean, eta aurtengoa biografia-autobiografiei buruzkoa izango da. Talde horrek ekimena burutzen dauen bigarren urtea da eta bere helburua literatur jaialdien zirkuituan lekua izatea da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizunak herrialde ibiltarietako zenbait musikari jarriko ditu taula ganean

Bizkaie! 2009-02-03 14:21   Musikea

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek 'Nomadak Tx' proiektuan pausu bi gehiago emon eta 'Nomadak Tx Zuzenean' ikuskizunaren barri emon dabe gaur Bilboko Arriaga Antzokian. Bestalde, proiektuaren izen bera daroan diskoa mundu mailan zabalduko dala jakinarazo dabe.

3digitala, irudi bilduma potoloa Sarean

Bizkaie! 2009-02-03 13:42

3digitala Euskal Herriagaz zerikusia daben gaiak jorratzen dituen publizista, argitaletxe eta ikus-entzunezko produkzino etxeei zuzendutako irudi bankua da. Euren lanetan maila handiko irudiak behar dituen erakundeei zuzenduta dago.

BBK-k 887 plaza eskainiko ditu 0 eta 2 urte arteko umeentzat 2009-2010eko Ume Eskoletan

Bizkaie! 2009-02-03 10:44

BBKren Ume Eskolak 7:30etatik 18:00ak arte egoten dira zabalik, eta gehienetan hezkuntza elebiduna eskaintzen dabe. Danetara, 140 hezitzaile dabilz lanean.

'Eta Kitto!' aldizkariak eta Euskaltelen kable optikoko kanpaineak jaso ditue Ukan 2008 sariak

Bizkaie! 2009-02-03 10:23   Euskerea berbagai

Eibarko 'Eta Kitto!' aldizkariak jaso dau 2008ko Ukan saria Barrikuntzearen arloan eta Dimension agentziak sorturiko Euskaltelen kable optikoko kanpainak Publizidadearen arloan. Ganera, Dermitek klinika dermatologikoaren euskerazko publizidadeak aitamen berezia jaso dau.

Sailkapenean bigarren joian Roland Jourdain erretirau egin da

Bizkaie! 2009-02-02 16:40   Euskaldunak munduan

Roland Jourdain-ek (Veolia Environnement) gaur goizean jakinarazo dau Vendée Globe bertan behera itxi dauela. Nabigatzailea, bigarrena sailkapenean, Azoreetara ailegau da eta barkuaren gilan daukan arazoaren ondorioz Les Sables d´Olonneko porturaino ezin izango dala ailegau ikusi dau. Jourdain helmugatik 1.200 miliara egoan.

Euskerara hurreratutakoak omentzeko dokumentala egin dau Jon Maiak

Bizkaie! 2009-02-02 14:34   Barriak

Euskalduna Jauregian ikusi ahal izango da lehenengoz Maiaren 'Bidaia intimoak' dokumentala zezeilaren 7an 19:00etan, eta Korrika Kulturalak irauten dauen bitartean, hainbat herritako areto, zinema zein antzokitan be egongo da ikusgai.

'Camino', Goya sarietan irabazle

Bizkaie! 2009-02-02 13:44   Barriak

Javier Fesserren filmak sei Goya irabazi ditu (zazpi izendapen zituan), film, zuzendari eta emakumezko aktore onena (Carme Elias), antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Jordi Dauder) eta emakumezko aktore errebelazino onena (Nerea Camacho), hain zuzen be.

Aimar Karrikak lehen postua lortu dau sorterrian

Bizkaie! 2009-02-02 11:58   Bertsolaritzea

Hona hemen puntuazinoa: Aimar Karrika (188), Jon Barberena (187.5), Saioa Alkaiza eta Bittor Elizagoien (185), Jon Elizetxe (178), Alazne Untxalo (170.5).

Michel Desjoyeaux-ek irabazi dau Vendee Globe errekor eta guzti

Bizkaie! 2009-02-02 10:57   Euskaldunak munduan

84 egunetan emon deutso Munduari Bira, bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzino barik

Desjoyeauxek (Foncia) bart arratsaldeko 16:11etan igaro dau Les Sables d´Olonneko portuko helmuga marra, 84 egun 3 ordu 9 minutu eta 8 segundo lehiaketan iraun ondoren eta 28.300 milia egin ondoren. Frantziarrak errekor barri bat ezarri dau estropada honetan, pasa dan edizinoko irabazleari, Vincent Riouri aurrea hartuz, honek 87 egun behar izan zituan eta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Euskara 21', hizkuntza politikak garatzeko gida izan gura dauen gogoetea plazan dago

Bizkaie! 2009-01-30 11:59   Euskerea berbagai

Aurelia Arkotxa, Patxi Baztarrika, Lore Erriondo, Alberto Lopez Basaguren, Pello Salaburu, Eneko Oregi eta Erramun Osa, Euskara 21 gogoeta prozesua oinarritzen dauen batzorde iraunkorreko kideek Euskara 21, itun barritu baterantz txostena idatzi dabe.

Bilbo, munduko uriburu

Bizkaie! 2009-01-30 10:27

2008ko Sabino Arana Sariak emoteko ekitaldia tarteko, astegoien honetan, zapatuan, hilak 31, alkarretaratze handi bat izango da Bizkaiko uriburuan, euren ekintzengaitik nazinoartean erreferentzia bilakatu diran hainbat persona, instituzino eta gizatalde batuko baitira bertan.

.eus, euskerea Interneten kokatzeko domeinua

Bizkaie! 2009-01-29 17:25

Euskereak eta erronka barriek bultzatuta, PuntuEus alkarte barria sortu da. Egia esateko, PuntuEus Alkartea 2008ko apirilaren 2an eratu zan, Euskerearen eta Euskal Kulturearen Komunidadearen barruko hainbat talde edota erakunde desbardin alkartuta. Helburua: 'euskerea eta euskal kulturea Interneteko espazioan ikusgarri bihurtzea'. Erronka horri .eus domeinuagaz ekingo deutse.

Euskal Kirolaren I. Gala, euskal kirolak bere kirolari eta kirolzaleak sarituz

Bizkaie! 2009-01-29 14:50

Euskal Kirol Federazinoen Batasunak (EKFB) beharrezkotzat joten eban gure federazinoetako zein selekzinoetako kide nabarmenek egindako lan eta esfortzu handiagaitik autorpena jasotea. Federazino guztiak garrantzitsuak dira EKFBrentzat; hori dala-eta, federazino bakotxeko saritu bat egon da, guztiek, duda barik, merezidu dabelako.

BFAk telefono bidez eskainiko dau enpresa bat sortzeko beharrezkoa dan laguntzinoa

Bizkaie! 2009-01-29 14:37

Bizkaiko Foru Aldundiak, Lan eta Trebakuntza Sailaren menpekoa dan DEMA Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziaren bitartez, telefono zenbaki bat (94 4189055) jarri dau martxan negozio-ideia edo proiektu bategaz enpresa bat sortu gura daben persona guztiei laguntzinoa eskaintzeko.

'Dantza Plazetan' ekimenak 40 erromeria, dantza alarde eta kalejira eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2009-01-29 14:31   Kulturea

Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko zazpi dantza taldeen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra taldearen laguntzinoa dauka. Egitarau honek 44 emonaldi bahino gehiago eskaintzen ditu urte osoan banaturik Deustu, Ibaiondo, Basurtu-Zorrotza, Errekalde eta Santutxuko barrutietako plazetan.

Zabalik da Getxoko 'Dendaketan' eta 'AISA' euskera ikastaroetan izena emoteko epea

Bizkaie! 2009-01-29 13:58   Euskerea berbagai

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatutako Dendaketan eta AISA euskera ikastaro barrietarako izen-emoteak datorren zezeilaren 16ra arte egongo dira zabalik, urrian hasi ziranen inguruko balantzea oso positiboa izan ondoren.

Ekitadiak ugari Euskalduna Jauregiaren X. urteurrenean

Bizkaie! 2009-01-29 11:08

Zezeilaren 20an, Euskalduna Jauregiaren inguruetan, sinbolismoz betetako argi, soinu eta piroteknia ikuskizuna izango da. Euskalduna zubiaren azpitik pasauko dan atoiontzi bat hamar urteko ibilbidea bete dauen 'Euskalduna' ontziaren bila etorriko da. Eraikinaren beraren altuerea erraz gaindituko daben ur zorrotadak eta suziriak jaurtiko ditue Richard Wagnerrren 'El buque fantasma' operako oberturea entzun bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gernikako Bakearen Museoak 'Indarkeria ezaren eta bakearen eskolarteko eguna' ospatuko dau barikuan

Bizkaie! 2009-01-29 09:58

Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak 'Indarkeria ezaren eta bakearen eskola eguna' ospatuko dau bariku honetan, hilak 30, Mahatma Gandhiren heriotzearen urtemugea dala eta.

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egitea sustatzeko kanpainea abaiarazoko dabe gazte bizkaitarren artean

Bizkaie! 2009-01-28 17:26   Euskerea berbagai

DBHko laugarren mailako 5.500 gazte baino gehiago dira sentiberatze-kanpaina honen hartzaileak. Kanpainearen helburu nagusia gazte horreek guztiek Lanbide Heziketan eta Batxilergoan euskeraz ikasten segidutea da, aurreko ikasketetan moduan. Alkarbide Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau dau 38 udalerritan martxan jarriko dan kanpaina hau.