Badator Omako Baso Margotura bisita gidatuak egiteko kanpainea

Bizkaie! 2011-07-20 11:30

Aurten be, Omako Baso Margotua (Kortezubi) ikusteko bisita gidatuen kanpainea antolatu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Bisitak garagarrilaren 22tik irailaren 4ra arte eskainiko dira: zapatu eta domekatan, goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 17:00etan; domekatan, barriz, 11:30ean.

Ekimen honi esker, bisitariek aukerea izango dabe Agustín Ibarrolaren hiru dimensinoko lana interpretetako, gidari espezializatu baten laguntzaz.

Hona hemen bisita gidatuen prezioa: Omako bisita gidatua 3€; tarifa murriztua 1€; Oma eta Santimamiñe bisitetako 6€; Oma eta Santimamiñe bisitetako, tarifa murriztua 3€. Tarifa murriztuan, erretiratuak, ikasleak, 26 urtetik beherakoak eta pensinodunak sartzen dira; 6 urtetik beherakoentzat, barriz, dobanekoa da bisitea.

Erreserbak egiteko eta sarrerak hartzeko, Santimamiñeko informazino-zentrora jo behar da (Basondo, zk.g. – Kortezubi). Telefono zk.: 94 465 16 57. Ondoko posta elektronikoa be erabili daiteke: santimamine@bizkaia.net

Horrezaz gan, Omako basoaren webgunea kontsultau daiteke: www.bizkaia.net/oma

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu