Gidabaimena euskeraz atarateko aukerea egongo da EAEko 52 autoeskolatan

Bizkaie! 2011-07-21 11:54   Euskerea berbagai

Aurrerantzean B muetako gidatzeko baimena euskeraz atara ahal izango da EAEko 52 autoeskolatan. Bizkaian, 25 autoeskolek eskainiko dabe gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz egiteko aukerea, Gipuzkoan 26 izango dira, eta Araban bat. Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politiken sailburuordeak prentsaurrekoan azaldu ebanez, laster eskola gehiago batuko dira egitasmoan.

Aurrerantzean B muetako gidatzeko baimena euskeraz atara ahal izango da EAEko 52 autoeskolatan. Bizkaian, 25 autoeskolek eskainiko dabe gidabaimenaren atal teorikoa euskeraz egiteko aukerea, Gipuzkoan 26 izango dira, eta Araban bat. Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politiken sailburuordeak prentsaurrekoan azaldu ebanez, laster eskola gehiago batuko dira egitasmoan. Euskadiko Trafikoko zuzendari Amparo Lopez be kanpainearen aurkezpenean izan zan.

Auzmendiren ustez, gidabaimenak euskeraz atarateko aukerea izatea euskerea gizarteko arlo desbardinetan zabaltzeko oso garrantzitsua da, nahiz eta hasieran zailtasunak izan. Egitasmoan parte hartuko daben autoeskolek trafiko-arautegia euskeraz erakutsiko dabe, irakasle euskaldunekaz. Horrezaz gan, multimedia programa bat be izango dabe eskura, test muetako 600 itaun eguneratu dituan CD batean. Materialok erabilteaz aparte, ikasleek azterketa teorikoa be euskeraz egin ahal izango dabe.

Azterketa praktikoari jagokonez, oraindino ez dago euskeraz egiterik. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak bere azken erabakia emon behar dau, baina berandu baino lehen azterketa praktikoa be euskeraz egin ahal izango dala ziur gagoz. Izan be, borondate handia dago, azaldu eban Auzmendik.

Irailetik aurrera, egitasmoa ezagutarazoteko kanpainea hasiko da EAEko unibersidade eta euskaltegietan, Euskaraz badu halako punttu bat lemapean. Baina, daborduko ikasmateriala banatu dabe autoeskola, udal kiroldegi, gizarte-etxe, euskaltegi eta gazte informazino bulegoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu