'Denok berdin, denok ezberdin', Bilboko Aste Nagusia 2011
2011-07-19 15:35Pasa dan urteko aurrekontua, 2'5 miloe euro, erabili da aurten be eta dirutza hori, besteak beste, gure artean izango diran The Chieftains, Simple Plan, Sergio Dalma, Medina Azahara, Ken Zazpi, Kepa Junkera, Menton de Fogarthy, Alpheus, Albatros Ensemble, Gatibu, Kaotiko, Dani Martin, Melendi, Los 5 Bilbainos, Drindots, Egan, Naroa Intxausti + Bilboko Txistularien Banda, antzerki eta jantza talde, bertsolari eta enparauei pagetako erabiliko da.
Denok berdin, denok ezberdin goiburupean aurkeztu ditu hurrengo Aste Nagusiko gorabehera guztiak Bilboko Udaleko Jaietako Sailak. Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 20an hasiko da eta danetara 9 jai egun izango dira; hemengoentzat –bilbotarrentzat- eta munduko edozein lekutik gure jaiak bizitera datozen guztientzat; etxeko nagusientzako eta txikientzako; antxinako musikazaleentzako eta rockero ausartenentzako; su artifizialak miresten dituenentzako eta antzerkia maite dabenentzako; Plaza Barrian herrik kirolak ikusteko pilatzen diranentzako eta xakea nahiago dabenentzako; betiko jantzarientzako eta barran jantzan egitea nahiago dabenentzako. Azken finean, Aste Nagusi solidarioa, edegia eta herritar guztien parte hartzeari guztiz zabalduta. Denok berdin, denok ezberdin.
Aste Nagusi hau inoiz baino integratzaileago aurkezten jaku. Aurtengo leloa Aste Nagusiko jaietan jo behar dauen talde baten helburuagaz bat dator -WOP, Walk On Project- eta Jaietako Sailak proiektu honegaz bat egitea erabagi dau Moskotarra txosnan 10 eurogaitik salgai ipiniko dituan kamiseten bidez. WOP musikearen inguruan mobiduten dan irabazi asmorik bako alkarte bat da. Bere helburua gizartean ez-arruntak diran gaixotasunei buruz sentsibilizetea da eta bere lanagaz gaixotasun horreen terapia ikerketei laguntzea. Mikel Renteria eta bere emazte Mentxu Mendietak, proiektuaren beste 350 lagun ofizialakaz batera WOP osotzen dabe eta gogor egiten dabe lan alkartearen baliabideak hemengo zein kanpoko proiektu zientifikoetara bideratu daitezan. Denok berdin, denok ezberdin.
1994tik Bilboko Udaleko Jaietako Sailak herritar guztientzako irisgarria dan programazinoa bermatzeko sendo lan egin dau eta horretan dabil egun bere. Ezgaitasunen bat daben lagunen parte-hartzea eta aisia disfrutetako aukera bardinak ziurtatzea helburu nagusiak dira.
Programazinoa
Doban izango diran 300dik gora ekitaldik (100 kontzertu, su artifizialen 9 erakustaldi, 31 antzerki saio, Txikigunea, bertako kirol eta folklorearen 40 ekintza baino gehiago eta abar) osotzen dabe Udalak eta Jaietako Batzordeak antolatutako egitarau ofiziala. Pasa dan urteko aurrekontua, 2'5 miloe euro, erabili da aurten be eta dirutza hori erabiliko da, besteak beste, gure artean izango diran The Chieftains, Simple Plan, Sergio Dalma, Medina Azahara, Ken Zazpi, Kepa Junkera, Menton de Fogarthy, Alpheus, Albatros Ensemble, Gatibu, Kaotiko, Dani Martin, Melendi, Los 5 Bilbainos, Drindots, Egan, Naroa Intxausti + Bilboko Txistularien Banda, antzerki eta jantza talde, bertsolari eta enparauei pagetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!