'Gerra Zibila Otxandion' liburua aurkeztuko dabe gaur, bonbardaketearen 75. urteurrenean
2011-07-22 13:501936ko garagarrilaren 22an Francoren armadeak Otxandio bonbardeau eban, eta gaur, 75. urteurrenean, Gerra Zibila Otxandion liburua aurkeztuko dabe herrian bertan. Aurkezpena Bolaleku aretoan egingo dabe, 19:30ean, eta bertan izango dira liburuaren egile Zigor Olabarria, Eusko Ikaskuntzako Garazi Lopez de Etxezarreta, Otxandioko alkate Santi Uribe eta Sebastian Astola bonbardaketearen lekukoa.
1936ko garagarrilaren 22an Francoren armadeak Otxandio bonbardeau eban, eta gaur, 75. urteurrenean, Gerra Zibila Otxandion liburua aurkeztuko dabe herrian bertan. Aurkezpena Bolaleku aretoan egingo dabe, 19:30ean, eta bertan izango dira liburuaren egile Zigor Olabarria, Eusko Ikaskuntzako Garazi Lopez de Etxezarreta, Otxandioko alkate Santi Uribe eta Sebastian Astola bonbardaketearen lekukoa.
Bertako jaiak ziran Otxandio bonbardeau ebenean, danetara 61 hildako izan ziran. Handik hamar hilera bonbardeau eben Gernika. Zigor Olabarriaren liburuak Otxandioko herrian 1936ko gerrak izan zituan ondorioak jasoten ditu; Otxandio errepublikazaleen kontrolpean izan zan tartea, nahiz matxinoen eskuetan geratzean gertatutakoak. Gerreak biztanleriaren eguneroko bizimoduan izan eban eragina jaso nahi izan dau Olabarriak, garaia bizi izan ebenen lekukotzak oinarri hartunda. Iberiar peninsulan biztanleria zibilaren kontra egindako lehenengo bonbardaketea izan zan.
2006an, bonbardaketearen 70. urteurrenean, Otxandioko udalak bultzatutako batzorde bat osotu zan gertaera hareek ez ahazteko eta merezidu daben autortzea egiteko. Batzorde honek bost urtez memoria historikoa berreskuratzeko lanari ekin eutson, ikerketa eta dokumentazinoaren bidez alde batetik, eta bizirik atara ziranen testigantzak jasoz, bestetik.
Holan, Eusko ikaskuntzaren parte-hartzeagaz batera, beka deialdi bat egin zan ikerketa lan sistematikoago baten egin guran. Zigor Olabarria historialari gasteiztarrak lortu eban bekea. Urte eta erdiz ibili da Gerra zibila Otxandion izenburuko liburua idazten. Liburuaz gan, bonbarketea bizi izan eben 25 lagunen testigantzakaz dokumentala osotu dau.
Lekukoen testigantzak oso gogorrak dira, Zigor Olabarriak azaltzen dauenez: Bat—batean gizon bat hegazkin txiki batean agertzen da, jentea agurtzen, antza, lekukotasunengaitik aurretik paper batzuk botatzen ditu jentea batzeko, eta holango altuera bajuan hegaz egiten dauenez, pilotuak persona horreen artean umeak be badagozala ikusten dau argi, eta zibilak dirala jakin arren, bonbak botaten hasten da. Eta eskuekaz botaten ditu ganera... Oso gordina da gertaera hori, eta gogorra egin jatan testigantzak entzutea.
Historialari gasteiztarraren ustez, sano garrantzitsua da memoria historikoa berreskuratzea: Ezinbestekoa dala uste dot, eta ganera, esaldiak dinoen moduan, bere historia ezagutzen ez dauen herria, historia hori errepikatzera kondenauta dagoala erixten deutsat. Eta beste alde batetik, justizia apur bat be badago ikerketa honen atzean. Azken baten, ahotsa emon nahi izan deutset horrenbeste denporan mutu egon behar izan ebenei.
Gaurko egitaraua, Otxandion:
- 19:00etan, udalbatza
- 19:30ean, Gerra Zibila Otxandion liburuaren aurkezpena, Bolalekun
- 22:30ean, ikus-entzunezkoa, Andikona plazan. Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Traspasos, Otxandioko abesbatza, Otxandioko Dantza Taldea
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!