iPhone®-erako aplikazinoa aurkeztu dabe TF Editores-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak
2011-07-20 14:02iPhone®-erako aplikazinoa aurkeztu dabe gaur TF Editores-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak. Lankidetza horri esker, Guggenheim Bilbao Museoa Espainiako lehenengoa da eduki dinamiko eta 300 irudi baino gehiagoko aplikazinoa sortu dauena. BBK-k babestu dau aplikazinoa.

iPhone®-erako aplikazinoa aurkeztu dabe gaur TF Editores-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak. Lankidetza horri esker, Guggenheim Bilbao Museoa Espainiako lehenengoa da eduki dinamiko eta 300 irudi baino gehiagoko aplikazinoa sortu dauena. BBK-k babestu dau aplikazinoa.
Museoaren aplikazinoa bisitaldia antolatzeko baliogarria da: erakusketen eta hautatutako jardueren inguruko informazinoa batzen dau. Era berean, Guggenheim Bilbao Bildumako lanen eta artisten gaineko datuak dagoz: testuak, irudiak, audioak eta bideoak. Horrezaz gan, eraikinaren eta arkitekturearen irudi ugari eta eraikuntzeari eta arkitektoari, Frank Gehry-ri, buruzko zehetasunak be emoten ditu.
Planoak be badagoz, alkarreragileak dira eta, beraz, Museoan zehar ibil daiteke bisitaria. Era berean, aurrez zehaztutako ibilbideak eskura dagoz, eta, nahi izatekotan, norberarena preparau daiteke. Museoaren Youtuberako eta Facebookerako sarbidea dauka aplikazinoak eta edukia, besteak beste, jarduerak, Facebook zein posta elektroniko bidez partekatzeko aukerea emoten dau, baita 'gogokoena' hautatzeko eta zerrenda bat osotzeko be.
Bost atal ditu aplikazinoak:
- Museoa: Guggenheim Sarearen eta Museoaren historia, planoak, sare sozialak eta 'Gogokoen' zerrendea batzen ditu.
- Agendea: aldi baterako erakusketen zein Bilduma Iraunkorreko aurkezpenen eta hautatutako jardueren egitaraua eta horreen inguruko zehetasunak dagoz; bisita eguneko erakusketak eta jarduerak kontsulta daitekez.
- Eraikina: Proiektuaren, eraikuntzearen, barrualde eta kanpoaldearen, eta Frank Gehry arkitektoaren ingurukoak jasoten ditu; irudiak eta bideoak barne.
- Bildumea: Guggenheim Bilbao Bildumako aukeratutako lanen ingurukoak (testuak, audioak eta bideoak) eta artisten biografiak ditu.
- Bisitaldia: Museoaren gaineko argibideak dagoz, bisitaldia preparetako beharrezkoak; gainera, aurrez zehaztutako ibilbideak eskura daitekez, edo, erraz-erraz, klik egin, eta norberaren ibilbidea preparau.
Hiru hizkuntzatan dago salgai (gaztelania, ingelesa eta frantsesa) App StoreSM dendan, 2,99 euroan.
iPhone®-erako aplikazino honen ondoren, Android sistema eragilea darabilten smartphone telefonoetarako eta iPad®-etarako bersinoak garatuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!