Julian Beloki: 'Komunikazinoa zenbat eta eraginkorragoa izan, gizartearen eregitea egokiagoa da'
2011-07-19 15:55 jardunaldiakJulian Beloki eta Yolanda Mendiola Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra ikastaroaren arduradunak izan dira UEUk Iruñean antolatutako udako ikastaroetan. Oinarrian danok persona komunikatiboak garala erakutsi nahi izan dabe, danok daukagula harreman bide bat gure hurreko ingurunegaz, eta batzutan jentaurrerako konpromisoa be bai.
Julian Beloki eta Yolanda Mendiola Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra ikastaroaren arduradunak izan dira UEUk Iruñean antolatutako udako ikastaroetan. Oinarrian danok persona komunikatiboak garala erakutsi nahi izan dabe, danok daukagula harreman bide bat gure hurreko ingurunegaz, eta batzutan jentaurrerako konpromisoa be bai. Jentearen aurrean eraginkor berba egiteko zein pausu emon behar diran argitu deusku Belokik.
1.- Ikastaro hau lantzearen zergaitia, gizartearen komunikazino arloko galerei erantzutea izan da?
Orokorrean lan munduan, mundu profesionalean eta gizarteko harremanen arlo askotan be, komunikazinoa jagotea geroz eta garrantzitsuagoa dala nire ustez. Besteekaz daukaguzan hartu-emonak ondo bideratzea be funtsezkoa da, eurek gu ulertzeko, eta guk lortu nahi dogun hori behar dan moduan lortzeko. Gizartea komunikazinoan eregiten da, komunikazinoa zenbat eta eraginkorragoa izan, gizarte eregitea be egokiagoa izango da. Gero eta jente gehiagok ikusten dau bere burua egoera horretan, jentearen aurrean hitz egiteko egoeran, hain zuzen. Beraz, gero eta jente gehiagok eskatzen dau arlo honetako laguntzea, eta modu berean laguntza eskaini be. Nik, esaterako, bost urte inguru daroadaz beste hainbat lankidegaz holango ikastaroak emoten, eta esperientzia hori UEUko ikastaroetara ekarri nahi izan dogu.
2.- Zeintzuk dira norberaren komunikazino-gaitasun egokia lortzeko landu beharreko gaitasunak?
Hemen jentearen aurrean hitz egiteaz landu dogu, eta hainbeste idaztea. Halanda be, jentaurrera uirten baino lehenago esango doguna prestau beharra dago, prestakuntza hau normalean bide bitatik egiten dogu: irakurriz eta idatziz. Beraz, hori da lehenengo pausua: idatzi egin behar dogu jentaurrean hitz egiteko, eta ez gauza bera izango liburu baterako, prensarako edo jentaurrean berba egiteko testua. Ahozkotasunaren erregistroa be landu behar da, hitz egiteko moduak ezagutu. Berbakera arruntetik zein gauza erabili behar doguzan komunikazino eraginkorrean? Lehenengo, ahozko erregistroei erreferentzia egin beharko deutsegu eta, gero, daukagun instrumentua erabili behar dogu: arnasa ondo hartu, gure ahotsa behar dan besteko indarragaz erabili erabili, moduletan jakin eta abar. Horren guztiaren inguruan, hainbat ariketa egiten doguz. Ikasleei alde hori erakargarriena begitantzen jako, azkenean proba ugari egiten diralako. Bigarren, gorputzaren adierazpidea eta mobimentua dagoz. Jesarrita gitxitan komuniketan dogu, askotan jentaurrean gagozanena mobiduteko beharra daukagu. Zer egin eskuekaz, jentea zelan antolatu, zelan mobidu, zelan begiratu… horreek gauza guztiak zelan bdieratu komunikazino lortzeko da moltso honetan lantzen dana.
3.- Komunikazinoaren arlo nagusi bi dagoz; berben bidezko komunikazinoa eta berba bakoa. Zein da garrantzitsuena?
Prozesu beraren zatiak dira, baina danak bat egitea litxake kontua, helburua. Nire gorputzak adierazoten dauena, nire ahotsak adierazoten dauena, nik esaten dodana… zeozelan prozesu edo eginkizun bakar baten batu behar dira, eraginkortasuna hortxe dago-eta. Halanda be, eraginkortasuna ez da lortzen alde bat bestea baino gehiago landuta, hirurak aztertuz baino. Kontuan hartzekoa da be egoera komunikatibo bakotxak gauza desbardinak eskatzen dituala, askotan liburu zati bat irakurri behar dogulako, besteetan isilik egon eta keinuen bidez zeozer transmitidu… Beraz, egoera komunikatibo bakotxak hainbat eskakizun daukaz. Arazoa ondokoa da: zelan konturatu geinke horretaz. Hori da ikastaroan lantzen doguna: batasun bat lortuta komunikazino eraginkorrago bat lortu.
4.- Ikastaro honek komunikazino egokia lantzeaz gan, jentaurrean berba egin behar daben personen jarrerea indartzen dau?
Norberak bere lasaitasuna bilatzea oinarrizkoa da, egin beharreko lehenengo gauzea. Yolanda Mendiolak eta biok, alde horretatik, ariketa zehatzak egiten doguz, jenteari azaltzeko guk egoera komunikatiboak kontrolatu behar doguzala, geuk komunikau behar dogu. Beraz, lehenengo gure barrura begiratu beharko dogu, artega bagagoz arerioa barruan daukagu eta. Ostean, barruko agindu edo egoera negatibo horreek gainditzeko pausuak emongo doguz, komunikazino prozesua ondo garatzeko. Lasaitasunetik abiatuta edozein gauza egiteko gai izango gara: antzerkia, berba, abestu… beti be norberaren barruko narratiba horretan lasaitasuna lortu ezkero.
5.- Orduan, norberaren komunikazino-gaitasuna hobetzeko, artega egotea eta bildur izatea dira arazorik larrienak?
Artega egoten gara esperientzia negatiboak euki doguzala, ez deuskuezelako hainbat gauza erakutsi, berba egiten genduanean isilik egoteko esaten euskuelako... Zergaiti askorengaitik gure barruko zeozer mugatu egin da eta, orain, bizitzak, lanbideak, gizarteak edo dana dalakoak gure buruaz beste proiekzino bat egiteko eskatu deusku. Beraz, gure barruko mugak baztertu behar doguz komunikazino eraginkor bat landu ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!