UEUk udako ikastaroen 39. edizinoaren balantze ona egin dau

Bizkaie! 2011-07-21 14:00   jardunaldiak

Amaitu dira UEUren 39. edizinoko udako ikastaroak, lau astez Eibarren, Baionan eta Iruñean 26 ikastaro eskaini ostean. Ikastaroen arduradun Irati Iciarrek balantzea ona dala adierazo dau. Garagarrilaren 27an abiatu ziran udako ikastaroak, eta hilaren 20an amaitu ziran.

Amaitu dira UEUren 39. edizinoko udako ikastaroak, lau astez Eibarren, Baionan eta Iruñean 26 ikastaro eskaini ostean. Ikastaroen arduradun Irati Iciarrek balantzea ona dala adierazo dau. Garagarrilaren 27an abiatu ziran udako ikastaroak, eta hilaren 20an amaitu ziran.

Aurten 35 ikastaro eskaini dira; horreetatik 26 emon dira, igaz beste. Iciar pozik agertu da, krisialdiari aurre eginez, UEUren helburuak bete diralako. Izan be, helburu akademikoak igaz lez gauzatu dira: 26 ikastaro, 320 bat ikasle, eta ia 400 parte-hartzaile.

Helburu ekonomikoei jagokenez, ikastaroen kalidadeari eta eskaintzeari eustea gura izan dabe. Babesleek ezin izan ditue ikastaroak nahi beste lagundu, eta diru-laguntzak txikiagoak izan diranez, UEUk neurri bi hartu zituan: alde batetik, Baionako eta Iruñeko ikastaroei iraupen bera emon, baina hiru egunetan trinkotuta; eta, bestetik, saio osogarririk ez antolatzea.

Dana dala, alkarlanari esker hiru saio osogarri antolatu ahal izan dira: Baionan, Zer behar du Iparraldeak Hegoaldetik? mahai-ingurua eta Eibarren, bi musika saio. UEUk ekitaldion arduradunen lana eskertu dau. Hiru ikasketa-zentroen lagapena ahalbidetu daben erakundeei be bere esker ona agertu nahi izan deutse udako ikastaroetako arduradunak: Eibarko Udala (Markeskoa jauregia), Baionako IUT Unibersidadea eta Iruñeko Jaso Ikastola. Aurten, ganera, babesleek udako ikastaldia sustatzeko ahalegina egin dabe, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak.

UEUk talde txikiei lehentasuna emoten deutsela azaldu dau Iciarrek, ikastaroetako kalidadeari eutsi ahal izateko. Beraz, ikastaroek gehienezko partaide kopurua izaten dabe, 15-20 lagun asko jota. Baina, jentearen interesari erantzuteko talde handi batzuk onartu dira, esaterako,Auzolana eta herrigintza, Joxe Azurmendiren lana eta pentsamendua, Norbere komunikazio-gaitasunak lantzeko tailerra eta Bileren dinamizazioa. Horrezan gan, itzulpengintzeari buruzko ikastaroaren itxaron-zerrenda luzetik bigarren talde bat sortu zan; Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe, garabarrilarean 1ean eta 15ean.

Ondorioz, hartutako neurriak betetean eta aurreikusitako ikasle kopuruak aurrera egin dauenez, UEUk aurrekontu orekatuari eutsi deutso. Behin-behineko balorazinoetatik, ikasle eta irakasleen jakin-mina asebete dala ikusi daiteke.

Ikastaroetako materiala Interneten eskegiko da, www.unibertsitatea.net web-orriko Otarrea sailean. Modu berean, UEUren argitalpen sailak material horren aterabideak aztertuko ditu. Amaitzeko, udako ikastarorik arrakastatsuenak eta bertan behera geratu behar izan diranak urte barruan errepetiduteko eta birformuletako aukerea kontuan izango dau UEUk.

39. UEUren udako ikastaroak amaituta, datorren urtekoetan pentsetan hasita dagoz. 2012 urtean 40. edizinoa izango da, eta ikastaldi berezia antolatuko dabela iragarri dau Irati Iciarrek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu