Mobimentua, sakontasuna eta ahotsa atzemoten dituan Kinect software iraultzailea aurkeztuko dau Windows-ek Euskal Encounter-en
2011-07-15 13:35Informatikearen euskal party-a, erreferentziazko topagunea nazinoartean, garagarrilaren 22 eta 25 bitartean egingo da Barakaldoko BECen; plazak agortuta dagoz Aste Santutik eta 1.000 personatik gorako itxaron zerrendea osotu da.
Informatikearen munduan nagusi dan Windows konpainiak dobako erreminta hori sortu barri dau eta abantaila handiak dakarz garatzaile, ikertzaile akademiko eta teknologia zaleentzako; erreminta hori zelan erabili ikusi ahal izango dabe partyko parte-hartzaileek eta publiko orokorrak Euskal Encounter-eko inaugurazino jardunaldian, garagarrilaren 22an Bilbao Exhibition Centre-n ospatuko dan informatikearen euskal macro-ekitaldian.
Horrezaz gan, aurtengo hitzorduan, Trackmania 2 Canyon jokoa aurkeztuko dabe lehenengo aldiz Espainian; Trackmania bideojoko ospetsuaren bigarren zati horren zain dagoz mundu osoan online erregistrauta dagozan 14 miloe jokalariak.
Adimen artifizialak leku garrantzitsua izango dau Euskaltel Fundazinoak antolatutako ekitaldian, izan be, AI Contest lehiaketako partaideek, software librea erabiliz, bideojoko batean lehiatzeko ahalmena izango daben robotak programau beharko ditue.
Beste alde batetik, Mondragon Unibersidadeak partyko kideentzat zein publiko orokorrarentzat zabalik egongo dan tailerra eskainiko dau bideojokoen programazinoari buruzko oinarrizko ezagutzak azaltzeko.
Bitxikerien artean, Retroeuskal erakusketeak IBM 5150 ordenagailuaren 30. urteurrena ospatuko dau eta, horreazaz gan, makinatxu bat berbaldi izango dira zenbait ordenagailu zaharren arkitektureari eta bideojokoen historiari buruzkoak; eta Retro herri-kirol lehiaketa dibertigarria eta Jokodromoa be hartuko ditu.
Euskal Encounter-ek 22.500 euro banatuko ditu Gamegune bideojoko lehiaketa profesionalean, munduko nagusietarikoa
Informatikearen euskal party-a, erreferentziazko topagunea nazinoartean, garagarrilaren 22 eta 25 bitartean egingo da Barakaldoko BECen; plazak agortuta dagoz Aste Santutik eta 1.000 personatik gorako itxaron zerrendea osotu da.
Kontuak kontu, hasi dira honezkero instalazino lanak 35.000 metro koadroko areto batean 4.000 ordenagailutik gora konektau ahal izateko. Gainera, lau jardunaldietan 6.000 persona baino gehiagok parte hartzea espero dabe antolatzaileek.
Edizino honetako barrikuntzen artean, robotikeari buruzko atal barria estreinauko dabe eta bideojoko lehiaketa gehiago egingo dira.
Gainera, ExpoSyfy erakusketa ikusgarria izango da Euskal Encounter-en, eta zinemaren historiako film ezagunenetarikoen objektu eta argazki originalak egongo dira ikusgai: besteak beste, Arnold Schwarzenegger-ek Conan, the barbarian pelikulan erabilten dauen ezpatea, Robert Englund-ek A Nightmare on Elm Street-en dauen eskua, Batman-en maskarea, Scream filmeko tunikea eta maskarea, edo Dick Tracy-ren kapela.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!