Blas de Otero - Bilbo Hiria Nazinoarteko IV. Poesia Sariak igazko parte-hartzea hirukoiztu egin dau

Bizkaie! 2011-07-18 14:33   Kulturea

Lanak jasoteko epea amaitu ondoren, gaztelaniazko 241 poema bilduma eta euskerazko 13 jaso dira. Igaz, barriz, gaztelaniazko 71 lan eta euskerazko 5 jaso ziran.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazinoak antolatzen daben Blas de Otero-Bilboko Hiria Nazinoarteko Poesia Sariaren laugarren edizinoak hirukoiztu egin dau partaide kopurua. Lanak jasoteko epea amaitu ondoren, gaztelaniazko 241 poema bilduma eta euskerazko 13 jaso dira. 2010eko edizinoan gaztelaniazko 71 lan eta euskerazko 5 jaso ziran.

Literatur sorkuntzeak momentu oso ona bizi dau, izan be, hori erakusten dau Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen azken edizinoan izandako partaidetza bikainak be. Partaidetza handiaren ondorioz, Kultura eta Hezkuntza Sailak epaimahaiaren erabagia atzeratu behar izan eban. Holan, lehiaketan, euskeraz idatzitako 67 ipuin eta gaztelaniaz idatzitako 1.247 aurkeztu ziran. Aurreko urtean 55 eta 517 ipuin aurkeztu ziran, hurranez hurran. Partaide kopuru handi horrek antolatzaileen aurreikuspenak gainditu zituan, lehiaketearen historian inoiz baino partaide gehiago aurkeztu ziran eta.

Blas de Otero - Bilboko Hiria Nazinoarteko Poesia Saria, edozein nazionalidadeko eta edozein lekutan bizi diran egile guztiei dago zuzenduta. Lehiaketeak 6.600 euroko bi sari banatuko ditu irabazle diren bi lanei, euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeetan. Epaimahaiaren erabagia urrian ezagutarazoko da.

Lehiaketan aurkezten diran lanak jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan behar dira, eta bestelako sariketatan saririk edo akzesitik jaso bakoak. Era berean, ez dira jatorrizko lan moduan onartuko, aurkezten dan modalidadeko hizkuntzara beste hizkuntza batetik itzulitako lanak. Lanek 700 bertso izango ditue gitxienez, eta 1.000 gehienez, eta gaia, errima eta neurria libreak izango dira.

Blas de Otero - Bilbo Hiria Nazinoarteko Poesia Sariaren aurreko edizinoa Toledon bizi dan Elena Román Torres idazlearen 'Esta dichosa ansiedad doméstica' lanak jaso eban, gaztelaniazko modalidadeari jagokonez, eta euskerazko modalidadearen saria Karlos Santisteban Zimarro egile bizkaitarraren 'Oroimenaren lorratzak' poema liburuak jaso eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu