AlhóndigaBilbaon umorezko antzerki aste bat izango da Aste Nagusian BBKren laguntzinoagaz

Bizkaie! 2011-07-18 15:47   jardunaldiak

Ikuskizunen eskaintza BBK Banden Jaialdiagaz osotzen da, izan be, abuztuaren 24an Lekeitioko Musika Bandeak joko dau; 25ean, Laudioko Musika Bandearen txandea izango da eta hurrengo egunean, Eibarko Musika Bandearena. Emonaldi guztiak BBK Aretoan (Kale Nagusia 19) izango dira, 19.00etatik aurrera, eta sarrerea dobakoa izango da, lekuak bete arte.

Aurtengo Aste Nagusian, AlhóndigaBilbaok antzerkirik freskoena berreskuratuko dau, zortzi lan desbardinakaz. Lan guztien arteko lotunea umorea izango da.

Abuztuaren 20an, ekitaldiei hasierea emoteko ardurea izango dauena Gurutze Beitia izango da, Yo y mis circunstancias lanagaz, 20:30ean eta 23:30ean. Hurrengo egunean, AlhóndigaBilbaoko Auditoriumean Las Txirenitas-en La vida y sus cosas aurkeztuko da, eta 22an, Kolektivo Mostrenko-ren txandea izango da, Tenemos que hablar lanagaz, biak 20:30ean.

Ordu berean, Aste Nagusiko martitzenean eta eguaztenean, Maltako Antzerkiak Absurdo Ma non troppo aurkeztuko dau, eta eguenean, Bikoteatroa Ez Dok Hiru taldeak Euskarazetamol lana aurkeztuko dau, Aste Nagusian euskeraz izango dan antzezlan bakarra.

Abuztuaren 26an eta 27an, saio bikotxa izango da. 20:30ean, Eme2-k Tengamos el sexo en paz bakarrizketea eskainiko dau, eta 23:30ean, Pepe Viyuelak Encerrona interpretauko dau. Hurrengo egunean, Lolita Corina&Clownfish-ek emongo deutso amaierea asteari, Las gallegas lanagaz, 20:30ean.

Saio guztiek 15 euroko prezio bakarra dabe -12 euro, hó txartelagaz-, eta sarrerak Infopuntuan eta BBK kutxazainetan eros daitekez.


Performanceak

Aste Nagusian, AlhóndigaBilbaoko kanpoaldean be gozau ahal izango da antzerkiaz. Zapatuan (abuztuak 20), Johan Lorbeer-ek Still-Life lan ospetsua aurkeztuko dau; bertan, emoten dau flotau egiten dauela lurretik hiru metroko altueran, Iparraguirre kaleko fatxadan. Artisteak aurre egingo deutse grabidadearen legeei, 12:00etatik 14:00etara eta 20:00etatik 22:00etara. Eguenean (abuztuak 25), 17:00etatik 20:00etara bitartean, Urban Quedada dalakoa izango da, graffiti koloretsuak egiteko artileagaz, eraikinaren inguruko altzariak eta beste uri-elementu batzuk babesteko.

Performance erakargarriena 25 eta 26an izango da Bastida Aretoan (18:00etan). ¿Entras? izenburuagaz, lana armairu baten barruan garatzen da, eta aktorea hamar minutuz egongo da antzezten ikusle bakar batentzat. Sarrerea 2 eurokoa izango da.


BBK Banden Jaialdia

Ikuskizunen eskaintza BBK Banden Jaialdiagaz osotzen da, izan be, abuztuaren 24an Lekeitioko Musika Bandeak joko dau; 25ean, Laudioko Musika Bandearen txandea izango da eta hurrengo egunean, Eibarko Musika Bandearena. Emonaldi guztiak BBK Aretoan (Kale Nagusia 19) izango dira, 19.00etatik aurrera, eta sarrerea dobakoa izango da, lekuak bete arte.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu