Danetara, 324 lan aurkeztu dira 'Lurraldebuseko istorioak' Kontakizun Laburren I. Sariketara

Bizkaie! 2009-07-10 16:30

Kontakizun guztiek zerikusia dabe Lurraldebus zerbitzuko autobusetan jazoten diran gorabeherakaz eta honako webgune honetan irakur daitekez: www.lurraldebusekoistorioak.com.

Dagoeneko amaitu da 'Lurraldebuseko istorioak' Kontakizun Laburren I. Sariketara lanak aurkezteko epea eta antolatzaileek izandako harrera ona azpimarratu dabe. Sariketea Internet bitartez egin da oso-osoan, horretarako bereziki sortu dan microsite baten bidez. Gaztelaniaz 259 lan jaso dira eta 65 euskeraz; danetara, beraz, 324 lan. Orain, euskal idazlez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Lurraldebuseko ordezkariz osotutako epaimahai batek aztertuko ditu lanak.

Kontakizun guztiek zerikusia dabe Lurraldebus zerbitzuko autobusetan jazoten diran gorabeherakaz eta honako webgune honetan irakur daitekez: www.lurraldebusekoistorioak.com. Epaimahaiak lan onena aukeratuko dau orain euskerazko sailean nahiz gaztelaniazkoan, eta irabazleek 2.000 euroko sari bana jasoko dabe. Gainera, kontakizun onenak aukeratu eta lan sarituakaz batera argitaratuko dira 'Lurraldebuseko Istorioak' izeneko liburuan.

Lan irabazleen eta finalisten jaubetza intelektualeko eskubideak sariketea antolatu daben erakundeen esku geldituko dira. Egoki eristen badeutso, epaimahaiak emon barik itxi ahal izango dau saria, eta saririk bako kontakizunak ezabatu egingo dira.

Epaimahaiaren erabagia urrian egingo dan ekitaldi batean jakinarazoko da, lehen aitatutako web-orrian iragarriko dan datan. Ondoren, 'Lurraldebuseko Istorioak' bildumearen lehen liburukia argitaratu eta Lurraldebuseko erabiltzaileen artean banatuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailak garraio publikoaren erabiltzaileen artean irakurketea eta idazketea bultzatzeko abian jarri dauen ekimenaren barruan.

Literatur sariketa hau Sailak Gipuzkoan garraio publikoaren erabilera eta garapen iraunkorra sustatzeko abiatu dauen komunikazino kanpaina barrian kokatzen da. Kanpainearen helburua erabiltzaile guztiak kontzientziatzea da, baita beste herritar batzuk erakartea be, Lurraldebusek eskaintzen dituan abantailak aprobetxau daiezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu