Bizkaiko Diputazinoak 330.000 euro erabiliko ditu aurten lurraldeko artisautza sektorea dinamizetako
2009-07-14 11:14Bizkaiko Artisautzako Erregistroan 111 enpresa dagoz izena emonda, Bizkaiko artisautza jardunaren % 98, hain zuzen, eta horreetatik 33k diru-laguntzinoa eskatu eben igaz. Orain onetsitako Artisautza Sustatzeko Foru Dekretuaren aurrekontua 330.000 eurokoa da.
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak urte honetarako Artisautza Sustatzeko Foru Dekretua onetsi dau. Lurraldeko artisautza sektorea dinamizetan eta berpizten laguntzen daben jarduerak egiten laguntzea da helburua. Bizkaiko Artisautzako Erregistroan 111 enpresa dagoz izena emonda, Bizkaiko artisautza jardunaren % 98, hain zuzen, eta horreetatik 33k diru-laguntzinoa eskatu eben igaz. Orain onetsitako Artisautza Sustatzeko Foru Dekretuaren aurrekontua 330.000 eurokoa da.
Eskaerak aurkezteko deialdiaren epea irailaren 25ean amaituko da. Laguntza honeek jaso leikiezan erakundeak artisautzako enpresak izan behar dira, eta besteak beste, betekizun honeek bete behar ditue: helbide fiskala, soziala eta produkzinokoa Bizkaian izan behar dabe eta plantillan 15 langile finko baino gehiago ezin dabe izan.
Artisautza enpresak eta toki erakundeak eta artisau alkarteak dira diruz lagundu daitekezanak. Artisautza enpresentzat trebakuntza osogarriko ikastaroak egitea, sustapen komertzialeko materialak egitea, azoketan parte-hartzea, aprendizak kontratetea, kanpoko profesionalak kontratetea eta artisautzako tailerra alokatzea babestuko da. Diruz laguntzeko moduko jarduerak 2008ko urriaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean hasi eta burutu beharko dira.
Tokiko erakundeen eta artisau alkarteen kasuan, diruz lagunduko da artisau enpresei zuzendutako trebakuntza jarduerak antolatzea, Bizkaian sektorearentzat interesgarri diran artisautza azokak antolatzea, Bizkaiko artisautza zabaltzea eta sustatzea, eta sektorearen lehiakortasuna eta kudeaketa hobetzeko jarduerak.
Atal honetan, Bizkaiko Foru Aldundiko Barrikuntza eta Ekonomiaren Sustapenerako Sailak diruz lagunduko dituan jarduerak 2009ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean hasi eta amaitu behar dira.
Erregistrauta dagozan artisautzako 111 enpresek oso gai desbardinak lantzen ditue, besteak beste, zeramikea, landare zuntza, musika tresnak, bitxiak, marmola, harria eta eskaiola, metala, zurezko altzariak, zurezko gauzak, larrua, ehunak eta beira.
2008an egindako azterlanaren arabera, alkarte honeetan 2,2 lanpostu dagoz batez beste. Beraz, erregistroan dagozan artisautzako 111 enpresa honeek 244 lanpostu sortu ditue gitxi gorabehera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!