Aurten be bibliohondartza kokatuko dabe Bakioko itsas pasealekuan

Bizkaie! 2009-07-10 16:38

Datorren astelehenetik aurrera, garagarrilaren 13tik abuztuaren 14ra bitartean, beste urte batez bibliohondartza izenez ezagutzen dan hondartza-liburutegia egongo da jarrita itsas pasealekuan, Bits gane eraikinaren ondoan.

Datorren astelehenetik aurrera, garagarrilaren 13tik abuztuaren 14ra bitartean, beste urte batez bibliohondartza izenez ezagutzen dan hondartza-liburutegia egongo da jarrita itsas pasealekuan, Bits gane eraikinaren ondoan. Astelehenetik barikura egongo da zabalik, goizez (11:00etatik 14:30era) eta arratsaldez (17:00etatik 19:30era). Bakioko hondartzan liburuak mailegatzeko zerbitzu honen helburua da hondartzan eta pasealekuaren inguruan irakurketeagaz gozetako aukerea eskaintzea. Zerbitzua 2007ko udan jarri zan abian lehenengo aldiz, eta urte honeetan zehar izan dauen harrera bikaina ikusita, barriro eskainiko da hondartza bakiotarrean.

Hondartza liburutegiak ume eta helduentzako ia 300 liburuko bildumea dauka, batez be euskerazkoak, baina baita gaztelaniazkoak be. Besteak beste, ipuinak, genero guztietako eleberriak —poliziakoak, intrigazkoak, erromantikoak, etab.-, dibulgazino-aldizkariak edo kostaldeari eta itsas inguruneari buruzko liburuak dagoz.

Arratsaldeetan, egunkaria be kontsultau daiteke bibliohondartzako moduluan bertan. Holan, kioskoari ez jako lehiarik egiten, izan be, arratsalderako jenteak erosita dauka-eta eguneko prentsa.

Liburuak 15 egunerako mailegatzen dira gehienez, eta libururen bat hartzeko asmoa dabenek gitxienez betekizun honeetako bat bete behar dabe (bategaz nahikoa da):

- Bakioko liburutegiko agiria izatea.
- Ona txartela izatea.
- Izenpe txartela izatea (kiroldegian erabilten dana).
- Euskadiko Liburutegi Sareko edo sare horretako edozein liburutegitako erabiltzailea izatea.


Tailerrak, eguenetan

Eguenetan zenbait tailer egingo dira bibliohondartzan. Batzuk aitatzearren, honako tailerrak izango dira: Jokabidea Liburutegian, Kamishibai (jatorri japoniarreko ipuinak kontetako estilo berezia, ipuin-kontalari tradizionalaren artea eta antzerkia buztartzen dituana) edo Ipuinen Karaokea.

Liburuzain bat arduratuko da, goiz eta arratsaldez, bai liburu eta aldizkarien maileguak kudeatzeaz, bai erabiltzaileek egin leikiezan galderei erantzuteaz. Gainera, eguenetako tailerren ardurea izango dauen begirale bat be egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu