Badator Spraikada'09, kultura kaletarraren jaia

Bizkaie! 2009-07-14 15:57

Datorren zapatuan, garagarrilak 18, Spraikada'09, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketearen buruz burukoa ospatuko da Mutrikun. Herrian sakabanatutako hamar graffitiren artean 1.500, 1.200 eta 900 euroko hiru sari banatuko dira. Gainera, Mutrikun aste osoan egongo dira graffitiaren munduagaz lotutako jarduerak.

Datorren zapatuan, garagarrilak 18, SPRAIKADA, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketearen buruz burukoa ospatuko da Mutrikun. Herrian sakabanatutako hamar graffitiren artean 1.500, 1.200 eta 900 euroko hiru sari banatuko dira. Gainera, Mutrikun aste osoan egongo dira graffitiaren munduagaz lotutako jarduerak.

Mendaro, Getxo, Tolosa, Gernika-Lumo eta Erandiotik pasau ondoren, Mutrikun izango da aurten buruz burukoa, garagarrilaren 18an. Mutrikuko Udalak 800. urteurrena ospatzen dau aurten, Kutxaren laguntzaz, eta Spraikadaren buruz burukoa ospakizunen artean sartu nahi izan dau. Era horretan, publiko gaztea be urteurrenaren ospakizunetan inpliketea bilatzen dau Udalak, eta Mutrikuko kaleetako hormak gaur egungo adierazpide artistiko honen museo bilakatzea; holan azaldu dau Mutrikuko Udaleko Euskara eta Kultura zinegotziak, Iratze Garagarzak.

Buruz burukoan, betiko moduan, hamar graffiti lehiatuko dira, horretarako berenberegi gordetako 7 x 2 metroko beste horrenbeste hormatan, 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak eskuratzeko. Aukera parebakoa izango da Mutrikun egun pasa egin, graffitiak egiteko prozesua zerotik jarraitu eta graffiteetan ikasten hasteko be, tailerrak eta bestelako jarduera osogarriak be ez baitira faltako.

Informazino gehiago:

www.spraikada.com

Spraikada'09 - Zirriborroak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu