Bost proiektu eszeniko abiarazoko dira Bilbaoeszenako 'Artistak Egoitzan' programearen bitartez
2009-07-14 14:41Danetara, 74 eskaera jaso ditu Kultura eta Hezkuntza Sailak. Ekimen honen aurrean interes handia jarri dabe bilbotar artistek eta 16 proposamen izan dira aurkeztutakoak; beste hamar euskal sormenekoak dira eta 37 Estadutik jasotakoak. Eta ganerako hamaika, atzerritik jaso ditue: Italia, Argentina, Suitza, Grezia eta Mexikotik, hain zuzen.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Artistak Egoitzan' arte eszenikoak sustatzeko lehen edizinoko programa barritzailean, bi proposamen euskaldun (Bilbokoak) eta Madrilgo beste hiru proposamen aukeratu ditu. 20.000 euroko dirulaguntzinoak jasoko ditute proiektu horreek, Bilbaoeszena, Antzerki Baliabideen Zentroaren bitartez, artista eta ikerlariei euren proiektuen garapenerako baliabide ekonomikoez gan, instalazinoen, bitarteko teknikoen eta laguntasun artistikoa eskainiz.
Danetara, 74 eskaera jaso ditu Kultura eta Hezkuntza Sailak. Ekimen honen aurrean interes handia jarri dabe bilbotar artistek eta 16 proposamen izan dira aurkeztutakoak; beste hamar euskal sormenekoak dira eta 37 Estadutik jasotakoak. Eta ganerako hamaika, atzerritik jaso ditue: Italia, Argentina, Suitza, Grezia eta Mexikotik, hain zuzen. Proposamen guztietatik sailkapena egin dauen batzordeak, kanpoko aholkulari batzuen laguntasunagaz, ondoko proiektuak aukeratu ditue: ‘El ser humano perfecto-el vídeo Booth’, Rosa Casadorena; Sandra Fernández, Paloma Calle eta La Tristura taldearen ‘Fa en cuarta’, ‘My heart belongs to daddy’ eta ‘Actos de juventud’; eta Matxalen de Pedroren ‘Ex_ceso’ proiektuak.
Diziplina aniztasunagaitik eta ikerketara eta arte eszenikoen esparru barrien garapenera gehien hurreratu diran proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak. Laguntza hauetaz baliatuko direnak, garagarrila eta urria bitartean gehienez 35 egunez, BilbaoEszenako instalazinoak, azpiegiturak, ekipamenduak eta bestelako udal zerbitzuak erabilteko aukerea izango dabe, beti be proiektuaren beharrei egokituta. Eta behar izan ezkero, baita laguntza tekniko eta artistikoa be.
Sailkatutako proiektuak
‘El ser humano perfecto-el vídeo Booth’ Rosa Casadoren (Madril, 1971) proiektuak ikusentzunezko lan bat garatuko dau. Bi galdera eta honeen erantzunak izango dira oinarrian edukia, leku desbardinetan egindakoak eta ahalik eta persona gehienen erantzunakaz. Galderak, zer esan nahi dau gizakiak eta zer esan nahi dau izaki perfektuak. Jasotako erantzunakaz, egileak gauza bat egiteko guztiok daukagun estrategiak sortzeko gaitasuna erakutsi nahi dau eta garaia heltzerakoan, porrotak barruratzeko, hau da, inperfekzinoa. Casadok ikerketa artistikoen zenbait proiektuetan parte hartu dau Serbian, Holandan, Italian, Suezian, Estadu Batuetan eta Alemanian. Espainian, Mike Brookes britainiar artisteagaz eta Margaret Cameron australiar performagileagaz batera dabil beharrean.
‘Fa en cuarta’ Sandra Fernándezen (Bilbo, 1980) proiektuak, emakume baten gorputzaren eta biolontxeloaren arteko parekotasuna aztertuko dau. Musikako ikasle legez emondako urteen ondorioz, artisteak musika tresna honek 'arimea' daukala pentsetan dau. 'Biolontxeloa joten ez bada desafinau egiten da eta emakumeari gauza bera pasetan jako laztandu ezean' azaltzen dau artista honek 'antzezle-objektuen arteko eta objektu bizien lana' laburbiltzeko. Fernández La enana naranja eta Laressistensen taldeen sortzailea da eta Markeliñe taldeko betiko kolaboratzailea.
Paloma Calle (Madril, 1975) performance bat nahi dau eskaini, ‘My heart belongs to daddy’, heriotzearen inguruko hausnarketa bat da, hurretik ukitzen gaituanean, gauza abstraktu bat izatetik gauza konkretu bat izatera bihurtzen dalarik. Egintza pribatu batetik abiatzen dan ikuskizun honek antzerkia eta bideo proiekzinoak buztartzen ditu.
La Tristura Madrildar konpainiak, ‘Actos de juventud’ eskainiko dau, gaur eguneko gazteria erretratauko dauena, konpainiako kideak bezela, 'ezelako araurik onartzen ez dauen belaunaldia, onarpenerako gaitasun gehiago dauen belaunaldia, arriskuan jarteko prest dagoana eta jazoerak beste modu batean hartzeko gaitasuna dauena'. 2004an sortutako konpainia Itsaso Arana, Pablo Hidalgo, Violeta Gil eta Celso Giménez aantzezleek osotzen dabe eta obra batzuk estreinau ondoren, igaz Injuve Sari Eszenikoa jaso eban.
Azkenik, Matxalen de Pedroren 'Ex_ceso’ dogu, antsiedadearen presentzia gure bizitzan. 'Hasieran termino honen gehiegizko erabilerea egiten dala uste dot, baina ez. Antsiedadea nire egunerokotasunean dago, nire inguruan eta uste dot konplexuagoa dala, ilunagoa, eta era berean, huskeria bat'. De Pedro (Bilbo, 1975) proiektu desbardinetan ibili da, antzerkia (jantza ikuskizunak, txontxongiloak, ipun kontatzaile), zinea be egin dau (Un poco de chocolate’, ‘Un tranvía a SP’n oinarritutako filma) baita telebista be, berbarako, 'Pilotari' eta 'Goenkale'telesailak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!