Euskal Herriko Jantzari Eguna Laudion izango da
2025-09-04 12:17 KultureaUrriaren 4an.

Laudion Euskal Herriko Jantzari Eguna (EHDE) egingo da, Euskal Herriko txoko guztietako jantzariak eta jantza taldeak batzen dituan derrigorrezko hitzordua. Euskal kulturearen egutegiko ekitaldi garrantzitsuenetakoa da. Urtero, herrialde batean egiten da eta 2025ean Araba izango dau eszenatoki, urriaren 4an.
Egun osoan zehar, Laudioko kaleak eta plazak musikeaz, kolorez eta tradizinoz beteko dira, bisitariei euskal folklorearen aberastasunaz disfrutetako aukerea eskainiz.
Ekitaldia Euskal Jantzarien Biltzarrak atontzen dau, Euskal Herri osoko eta Euskal Diasporako jantza taldeen partaidetzeagaz eta Laudioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesagaz.
EHDEren helburua euskal jantza tradizinonalari balioa emotea eta belaunaldi barriei transmitidutea da, Euskal Herriko taldeen arteko loturak indartuz. Mundu guztiak parte hartu eta disfrutau ahal izateko pentsatuta dago.
2025eko Euskal Herriko Jantzari Eguna, aukera parebakoa izango da Laudiora hurreratzeko eta tradizinoa, kulturea eta bizikidetzea buztartzen dituan ekitaldia bertatik bertara biziteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!