Ermua Antzokiak udagoieneko egitaraua aurkeztu dau
2025-09-05 08:21 KultureaSarrerak irailaren 10etik aurrera erosi ahal izango dira.
_content.jpeg)
Ermua Antzokiak 2025eko irailetik abendura bitarteko kultur programazino aurkeztu dau.
Beatriz Gamiz alkateak azpimarratu dauenez: Antzokia espazio eszeniko bat baino askoz gehiago da: halanda ze, topagunea da, alkarbizitzarako eta emozino partekaturako.
Hainbat diziplina eta estilotako 22 ikuskizunek osotzen dabe Ermua Antzokiaren programea. Egitaraua irailean hasiko da hitzordu garrantzitsu bikaz: Giuseppe Verdiren Nabucco operaren proiekzinoa eta ¡Qué fantástica esta fiesta! umorezko antzezlana, Raffaella Carràren erritmora egindakoa.
Urrian, musikea izango da protagonista Antoñito Molinaren kontzertuagaz, A la aventura tour biraren barruan; El Twanguero mundu mailako gitarristea; eta Depol fenomeno gaztea, arrakasta-zerrendetan dagoana. Antzerkiari jagokonez, Yasmina Rezaren Artea eta Toni Acosta protagonista dauen Una madre de película obrak izango ditue ikusgai Ermuan. Familientzako proposamenak be dagoz, esaterako, Ene Kantak taldearen Bisonte-Mastodontearen bila.
Zemendian, barriz, ondoko ikuskizun honeek atondu ditue: Yllanaren War Baby umore antibelizista; Olaia Inziarteren ahots intimo eta kritikoa; Bertso Jaialdi tradizionala; Santa Zezilia Jaialdia; eta, Tanttakaren Badakizu plastikozko loreak ez dirala inoiz bizi izan antzezlana.
Abenduan, programazinoari amaierea emoteko, Los perros taldearen jantza garaikidea (Ojo Crítico 2024 saria), Santero eta Los Muchachos taldearen rock pausatua, Alberto San Juanen Macho grita antzerki musikala, The 44 Dealers taldearen bluesa eta Chipi La Canallaren musikea eta umorea izango ditugu. Gainera, Semaforoa eta ZKZ zirku topaketa lako proposamen familiarrak be izango dira urteari agur esan aurretik.
Sarrerak irailaren 10etik aurrera erosi ahal izango dira BBKren kutxazainetan, hemen eta Lobiano Kultur Gunean, astelehenetik barikura 9:00etatik 21:00etara.
Alkateak ondokoa gehitu dau: Antzokiak alkarrekaz biziteko, deskubriduteko eta hunkitzeko gunea izaten jarraitzea gura dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!