Mirentxu Loyarte zinemagilea hil da
2025-09-04 08:38 ZinemeaIruindarrak Irrintzi filma zuzendu eban 1978an.

Mirentxu Loyarte zinemagilea hil da. 1960ko eta 1970eko hamarkada amaieran euskal zinema sortu eban taldeko kidea izan zan Loyarte, besteak beste, ondoko honeekaz batera: Nestor Basterretxea, Fernando Larruquert eta Javier Agirresarobe.
Irrintzi (1978) film laburra zuzendu eban, Luis Iturriren gidoia, Xabier Urbeltzen musikea, Gabriel Celayaren, Blas de Oteroren, Gabriel Arestiren eta Xabier Amurizaren berbak jasotzen zituan euskal nortasunari buruzko filma. Gainera, Ikuska dokumentalen 12. lana zuzendu eban 1981ean: bertan, euskal emakumearen egoerari begiratu eutson Loyartek.
2016an, Iratxe Fresneda zinemagile eta ikertzaileak Irrintziaren oihartzunak filma aurkeztu eban. Mirentxu Loyartere sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartenetako bat da; eginbako proiektuak gorabehera, Loyartek ez deutso sekula zinemagilea izateari itxi, esan eban lanaren egileak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!